wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bederatzi hilabete inguru dira hondakinen bilketa sistema aldatu zenetik Azpeitian. Udalak "herritarrak txalotu eta zoriondu" ditu izandako jarrera eta lortutako emaitzengatik. Ezarpen faseari bukaera emateko, eta hondakinak "hobeto eta gehiago gaika biltzeko" kanpaina berri bat jarri du abian: 'Ondo goaz... hobetu dezagun'. Hala, herritarrekin hartu emanerako gune ibiltari bat ibiliko da datozen asteotan. Asteartea goizean plazan izan zen, eta gaur arratsaldean SAnjuandegin izango da.

Bertan, herritarren iritzi, galdera, zalantza edo ekarpenak jasotzeaz gain, herritarrek loretxo bat eta konposta poltsa bat jasotzeko aukera ere izango dute.