wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Euskal Antzerki Topaketen "kalitatearekin eta ikus-entzuleen parte hartzearekin gustura" dago Josu Labaka kultura zinegotzia. Antzerki Topaketak bukatu eta datuak esku artean bilduta, lehen balorazioa egin nahi izan du. 

Aurtengo edizioan, gorako pauso garrantzitsua eman dute Euskal Antzerki Topaketek. Azken urteotako topaketa luzeenak eta emankorrenak izan dira eta  azken hiru urteetako emanaldietako ikuslego kopuru handiena izan da, gainera: "Urriaren 27an hasi ziren topaketak Matxinadaren herri antzerkiarekin, eta azaroaren 26an bukatu zen Martin Zalakain ikuskizunarekin. Tartean hamaina ikuskizun izan dira adin tarteeta gustu desberdinetako herritarrentzat, eta ez dute hutsik egin. Beti esan ohi dugu ikus-entzuleek ezin dutela failatu, eta ikus-entzule kopurua goraka joatea seinale oso ona da guretzat", azaldu du Labakak. Parte hartze hori ikusle gisa edo/eta balorazio gisa emanda jaso ditugun emaitzetan ere nabaritu da, beste urteetan baino gehiago jaso baitira. 

Saio guztietan jende asko izan da antzokian, batez beste 300-350 pertsona izan dira saioko; guztira 4.200 bat lagun: "Datu oso baikorrak dira. Antzerki zaletasuna gure herrian bizirik dagoela nabari daiteke, eta antzerkigintzak gure herrian etorkizuna baduela erakutsi da beste behin, Matxinada ikuskizunarekin zein datu horiekin", gaineratu du. 

Harrobia: Eskola antzerkia

Ohiko haur zein helduei zuzenduriko asteburuko eskaintzaz gain, Eskola Antzerkia da topaketen harrobiaren harribitxia. Aurten, Euskal Herriko zazpi ikastetxetako antzezlanak izan dira ikusgai.

Horretaz gain, aurten ere, Corrado Masacciren “40. urteurrena. Txotxongilo bilduma” emanaldia eta ikustaldi gidatuak antolatu eta eskaini zaizkie ikatsetxeetako haurrei, eta ekintzaren oso balorazio positiboa egin dute. Txotxongilo tailerrak eta ikustaldietan adin desberdinetako 2.945 ikaslek hartu dute parte. 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi izan ditu Labakak: "Eskerrak eman nahi dizkiet antzerki obrak ikustera joan diren guztiei, horiek ematen baitiote zentzua topaketei. Eskerrak eman nahi dizkiet antzezle, zuzendari eta bestelakoei Azpeitira etortzeko izaten duten prestutasunagatik. Eta, eskerrak, nola ez, topaketa hauek aurrera ateratzeko aurretik zein hilabetean lanean aritzen diren teknikari guzti-guztiei".