Azpeitiko ondarea ezagutarazteko eskaintzaren baitan, datorren larunbatean, azaroak 10, Soreasuko Sebastian Donearen Eliza ezagutzeko aukera izango da.
Euskal gotikoaren erakusle bikaina, Ventura Rodriguezen Portikoa, San Inazioren bataio pontea eta Bakardadeko kapera izango dira, besteak beste, ikusiko direnak, Juan Bautista Mendizabalek gidatutako bisitan. Saioa 12:00etan hasiko da parroki aurrean eta doan izango da.