wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Duela bost urte, 2013. urtean, jarri zituen abian Azpeitiko Udalak Sustapen Ekonomikorako diru-laguntzak. Laguntza horien helburua, hasieratik sektore eta lerro desberdinak lagunduz herriko ekonomiaren sustapenean eragitea izan da: "Datu objetiboek diote gure herriko ekoera hobetzen ari dela", azpimarratu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Abuztuko langabezia tasak ere ekarri ditu gogora: Azpeitian %8,4koa izan da, eskualdean %8,7koa, Gipuzkoan 9,2koa eta EAEn %11,5ekoa. "Batez besteko langabezia tasa guztien azpitik gaude, baina gaur egun 595 langabe ditugu Azpeitian, eta horiek kalitatezko lana izatea da gure helburua", adierazi du; lanpostuen kalitateaz kezkatuta daudela ere adierazi du. 

Sustapen ekonomikorako laguntzetan hainbat egokitzapen egin dira, eta horein berri eman dute gaur Agustin Lizarralde Ekonomia, turismo eta merkataritza batzordeburuak eta Estitxu Elduaien zinegotziak. Orotara, 300.000 euro diru-laguntza izango da, hiru lan lerrotan banatuta. Eskaerak urriaren 15era bitartean egin daitezke udaletxean zein Azpeitia Berritzenen bidez. Edozein zalantza argitzeko, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. idatzi edo 943 15 71 83 deitu dezakete herritarrek. 

Hiru lerrotan bereizten dira laguntzak: Merkataritza eta lehen sektorearen enplegu sustapenerako diru-laguntzetan, gehienez, 75.000€ banatuko dira; industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapenerako diru-laguntzetan 150.000 € banatuko dira gehienez, eta  ekintziletasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzetan 75.000€ko diru poltsa dago erabilgarri. 

Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak. 75.000€


a)  Langileak kontratatzea. Lehen sektoreari eta merkataritza arloari laguntza berezi bat eman nahi zaio, lana aurkitzeko erraztasuna hobetuko duten neurriak bai eta langileen lan baldintzen hobeku­tzarako, aldi baterako nahiz kontratu mugagabeak, lagunduz. Lanaldi osorako 600 €, hiru hilabete edo gehiagorako denean. Lanaldi erdia 300 €. 1.200€ sei hilabete baino gehioagorako lanaldi osoko lanpostua sortzen denean. Kontratu mugagabeak 1.000€ zati baterako lanaldia denean, eta 2.000€ lanaldi osorako denean.

b)  Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. Jarduerek, diruz lagunduak izateko, merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako arloak biziberritzea dute helburu. Lerro honen barruan, bi laguntza bereizten dira

1)  Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.

  •  Irabazi asmorik gabeko herriko eragile nahiz talde desberdinek antolatutako jardueretan lehen sektoreko produktuak kontsumitu eta jarduera hauek sustatzen dituztenean, proiektuaren gastu lagungarrien (BEZ barne) % 50a lagunduko da diruz, eta lagunduko den zenbatekoa ez da 400 € baino handiagoa izango.
  • Herriko taberna eta ostalaritzarekin loturiko beste establezimenduek, bertako lehen sektoreko produktuak erosi eta hauek herritarren eskuetara jartzen dituztenean, beti ere urtean zehar modu jarraikor batean, gastuen % 20a lagunduko da diruz, eta lagunduko den zenbatekoa ez da 2.000 € baino handiagoa izango.

2)  Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibidez, lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea...) . Gehienez proiektuaren gastu lagungarrien % 30ra bitartean lagunduko da, eta zenbateko hori ez da 1.000 € baino handiagoa izango.

c) Lehen sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzeko proiektuetan gehienez 2.000 €-ko diru-laguntza emango da proiektu bakoitzeko
— Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumen arloko jasangarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak bultzatzea.
— Nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak sartzea bultzatzea.

d) Azpeitiko Alde Zaharrean, Nuarbe auzoan eta Urrestillan merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.

e)  Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak.

Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak.

1. 15 langile edo gutxiagoko enpresetarako industria-proiektu estrategikoak exekutatu eta garatzea.
Proiektuek enplegua sortzen edo manten­tzen lagundu behar dute. Proiektuek izaera estrategikoa eta berritzailea izan behar dute eta onura publikokoak izan behar dute. 8.000 € arte jaso dezakete. Asmoa proiektu berriak laguntzea da, eta lehentasuna izango dute aurrez laguntza izan ez duten proiektuek. Hala ere, aurrez laguntza jaso duten proiektuak banan-banan aztertuko dira, eta udaleko ekonomia batzordean hartuko da erabakia.

2. Instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea, edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak erostea, 50 enplegatu baino gutxiagoko enpresentzat. Gutxienez, 120.000 €ko inbertsioa egin beharko dute. 50 langile azpitik dituzten enpresek 11.000 € arte, 50-250 bitartean dituztenek 10.000€ gehienez.

3. Enpresaren helbide soziala Azpeitian duten industria-jarduera berriak jartzea.
Enpresak, jarduera berri gisa, 30 langile izan behar ditu gutxienez. Industria-jarduera berriak 700.000 €ko inbertsioa egin behar du gutxienez. Industria-jarduera berriak enpleguari eu­tsi beharko dio eta/edo enplegua sortu beharko du 12 hilabetez gutxienez. 50.000€ arteko laguntza jaso dezake.

Ekintziletasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak

Jarduerak estrategikoak edo berri­tza­ileak direla ulertuko da ikerketa, berrikun­tza eta garapen-proiektuak gauza­tze­a dituzten enpresa-jarduerak, sortu ahal dituzten lanpostuen arabera, eta oro har, oinarri teknologikoa eta/edo balio eran­tsi handia duten jarduerak, sare ekonomikoaren diber­tsi­fikazioa eta kalitatezko enplegua sor­tze­ko gaitasuna kontuan hartuta.

 

Laguntzen inguruko deialdia eta oinarriak kontsultatu hemen.