wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ekainean egin ohi da Urola ibaiaren garbiketa eguraldi txarra dela eta atzeratu egin behar izan zen. Agenda 21en baitan DBHko ikasleek ostiralean, irailaren 14an garbituko dute. Aurten, ohiko ibai garbiketaz gain, Urola ibaiaren inguruan Xabier Arenasek eginiko dokumentala ikusteko aukera ere izango dute. 

Agenda 21 ekimenaren baitan, ohiko bihurtu da Urola ibaiaren garbiketa. Urtero, herriko DBHko ikasleak ibaira jaitsi eta hura garbitzen aritzen dira goiz batez. Aurten, ekimen hori osatu egin da eta garbiketa lanaz gain, sentsibilizaziorako dokumental bat ikusteko aukera ere izango dute. 

Goiza, 8:45ean, Soreasun hasiko dute. Bertan, Xabier Arenasek Urola ibaiaren inguruan egindako dokumentala ikusteko aukera izango dute. 20 minutu inguruko dokumentalaren bidez, herritarrak sentsibilizatu eta ibaiak dituen altxorrez jabetzea da helburua. Dokumentala Luis Juaristik aurkeztuko du, eta ikusi ostean, iritziak plazaratu eta hausnartzeko tartea ere gidatuko du. Horren ostean, garbiketarako materialak jaso eta ibaia garbitzeari ekingo diote. Zeregin horretan arituko dira 11:30ak aldera arte. Bildutako zabor guztia plazan izango diren kontenedoreetan jasoko dute, eta garbiketa bukatzean hortxe bilduko dira. Bukatzeko, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.