wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

 

Atzo eguerdian Europan errefuxiatutako 100 bat siriar iritsi ziren Loiolara, oionez. Goizean abiatu ziren Aizpurutxotik, ibilian ibilian, hitz eginez eta elkar ezagutuz aurreiritziak hautsiz beren eta beren herrialdearen errealitatea ezagutarazteko. Siriar errefuxiatuak biltzen dituen Go Forward Europe elkaerteak, Alboan GKEak eta Jesusen Lagundiko Migratzaileen laguntzarako taldeak bultzatuta izan ziren atzo gurean. 

Beren etxetik eta herrialdetik ihes egin behar izan duten 65 milioi migratzaile daude gaur egun munduan, horietatik 33 milio inguru adin txikikoak dira. Siriatik 5,2 milioi herritarrek alde egin behar izan dute gerraren ondorioz. "Leku honetatik, Loiolatik, egindako akatsak zuzendu eta justizia egiten saitu gara eta dira historikoki", adierazi die han bildutakoei Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Herrien arteko elkartasunean sinesten duela ere gaineratu du, eta "ez Siriako ez beste inongo haurrek gauean negar ez dezaten egin" justizia egin behar dela aldarrikatu du. "Euskal Herria, herri txiki hau zuei irekita dago", bukatu du. 

Samer Hamati Go Forward Europe-eko arduradunak Euskal Herriaz hitz egin zuen: "Nik Euskal Herria telebistako albisteetatik ezagutzen nuen, albiste txarretatik. Jendeak Siria ezagutzen duen bezala ezagutzen nuen. Jendeari Siria aipatzean gerra etortzen zaio burura, baina gerraz gain herritarrak, kultura, musika... daude. Ez dugu sinesten jada politikan, baina bai herritarretan". Bukatzeko, gogoratu du Bigarren Mundu Gerratik izan den errefuxiatu-krisirik handiena jasaten ari da mundua.

Ekitaldian izan ziren Eneko Etxeberria alkatearekin batera, Ina Etxarte Jesusen Lagundiko ordezkaria, Inigo Urkullu Lehendakaria, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizizkidetzatarako zuzendaria, Mari Mar Magallon Alboan elkarteko ordezkaria eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea. 

 

 

 siria1

siria2

siria6

siria5

siria10

siria12

siria2

siria3

siria7

siria8

siria9

siria12