wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalaren ekimenez Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoa lantzen hasiak dira azken hilabeteotan. Deustuko unibertsitateak gidatuta osatuko den plan horren bidez, Loiolaren eta Azpeitiaren izena, izana, ondarea, baloreak balorean jarri eta turismo jasangarriaren bidez ezagutaraztea da helburua. 

Ekintza planaren oinarriak hiru dira:

  • Loiola baliabide berezi bihurtzen duten balioak ezagutzera eman, indartu, babestu eta bermatuko dituen ekintza plam bat identifikatzea
  • Prozesu inklusibo eta parte hartzailea izatea
  • Jasangarritasune ta turismo arduratsu baten ildatik plana definitzea

Oinarri horien baitan, plana osatzeko herritarren iritzia jaso nahi da, eta Loiolaren inguruko inkesta bat prestatu da, herritarrei zuzenduta.

Inkesta internet bidez, sarean, edota turismo bulegoan eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, sarreran, bete daiteke. Oso sinplea da, ohiko datuez gain, Loiolara joateko ohituraz hainbat galdera egiten dira.

Udalak herritarrak inkesta hori betetzera animatu nahi ditu, turismoaren inguruko estrategia garatzeko orduan garrantzitsua delako herritarren ikuspuntua.