wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uda sasoia iristear dela, kanpoko igerilekua irekitzeko ordua ere iritsi da. aurten ekainaren 16tik irailaren 16ra izango da irekita. Egunero, astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00etara erabili ahal izango da.

Igerilekuko zerbitzua, Udan

Uda honetan, igerilekuko erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeko aukera ere izango dute. Izan ere, abuztuaren 2tik irailak 3ra bitartean , astelehenetik larunbatera 09:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00 igerilekuko gimnasioa eta saunak irekita izango dira. Abuztuaren 16tik aurrera, ordutegi berdinean, igerilekua ere zabalik izango da.