wrapper

Oharrak

Lan munduan euskararen normalkuntza erronka
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Azpeitiko Udalak herriko enpresentzat jardunaldia antolatu du, Basazabal Jauregian. Bertan, 25 bat enpresetako ordezkariak bildu dira, lan munduan ere hizkuntza normalizazioa bultzatzearen
Euskaren Nazioarteko Eguneko adierazpena
Atzoko ohiko plenoan, gaurko Euskaren Nazioarteko egunaren baitan, HAKOBAn adostutako adierazpena onartu zuten, aho batez. Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak horrelako adierazpenak "hainbat sentzibilitateren artean adoste" pozgarritzak jo zuen
Gizarte beharrei erantzun, ekonomia sustatu eta trantsizio energetikorako proiektu estrategikoak
Nagore Alkorta alkateak, “epe luze eta motzera begira” proiektuak gauzatzeko tresna direla udal aurrekontuak azpimarratu du. Hala, “eguneroko beharrei” erantzuteaz gain, “proiektu estrategikoak” bultzatzeko konpromisoa agertu du. 2022ko aurrekontuak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Arretazerbitzua

 

Helbidea: Azpeitiko udaletxeko lehenengo solairuan  (Herriko enparantza 5)

Telefonoa: 943 15 72 00

e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Egutegia

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 14:30era

Ostegunetan: 7:30etik 19:00etara

 

Udako ordutegia (uztaila eta abuztuan)

Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 14:40era

 

Zerbitzu garrantzitsuenak:

  • Dokumentuen erregistroa.
  • Biztanleen udal-errolda: erroldaren alta eta aldaketa, errolda-ziurtagiriak, errolda-ziurtagirien eskaera (bizilekua) eta ziurtagirien bilketa. Herritarrei gogorarazten zaie, datuak babesteko legea dela eta, dokumentu horiek norberak bakarrik eska ditzakeela, eta, bestela, eskaerak baimen berezi bat behar duela, sinatuta.
  • Diru-laguntza eskabideen erregistroa.
  • Obra- eta jarduera-lizentzien eskaerak erregistratzea, bai eta jarduerak irekitzeko aurretiazko jakinarazpenak ere.
  • Enplegu-eskaintza publikoetan parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
  • Udal eta herriko informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, udal jarduerekin lotutako dokumentazioa ematea, deialdiak, eta abar).
  • Udal kontsultak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutakoak, instantzien artean indarrean dagoen hitzarmenari buruz.
  • Kexak, iradokizunak eta matxurez informatzea.
  • Ondasunen eta eskubideen gaineko kalteen erreklamazioa.
  • Informazioa eta administrazio-izapideen hasiera: betekizunak, dokumentazioa.
  • Bilketa: ordainketak helbideratzea, zorrak ez izatearen ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, autolikidazioak eta ordaintzeke dauden ordainagirien kudeaketa.
  • Katrastoaren kudeaketa.
  • Gainbalioaren kudeaketa.
  • IMSERSOren oporren programaren kudeaketa.