Helbidea: Azpeitiko udaletxeko lehenengo solairuan (Herriko enparantza 5)
Telefonoa: 943 15 72 00
e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 14:30era
Ostegunetan: 7:30etik 19:00etara
Udako ordutegia (uztaila eta abuztuan)
Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 14:40era
Zerbitzu garrantzitsuenak:
- Dokumentuen erregistroa.
- Biztanleen udal-errolda: erroldaren alta eta aldaketa, errolda-ziurtagiriak, errolda-ziurtagirien eskaera (bizilekua) eta ziurtagirien bilketa. Herritarrei gogorarazten zaie, datuak babesteko legea dela eta, dokumentu horiek norberak bakarrik eska ditzakeela, eta, bestela, eskaerak baimen berezi bat behar duela, sinatuta.
- Diru-laguntza eskabideen erregistroa.
- Obra- eta jarduera-lizentzien eskaerak erregistratzea, bai eta jarduerak irekitzeko aurretiazko jakinarazpenak ere.
- Enplegu-eskaintza publikoetan parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
- Udal eta herriko informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, udal jarduerekin lotutako dokumentazioa ematea, deialdiak, eta abar).
- Udal kontsultak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutakoak, instantzien artean indarrean dagoen hitzarmenari buruz.
- Kexak, iradokizunak eta matxurez informatzea.
- Ondasunen eta eskubideen gaineko kalteen erreklamazioa.
- Informazioa eta administrazio-izapideen hasiera: betekizunak, dokumentazioa.
- Bilketa: ordainketak helbideratzea, zorrak ez izatearen ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, autolikidazioak eta ordaintzeke dauden ordainagirien kudeaketa.
- Katrastoaren kudeaketa.
- Gainbalioaren kudeaketa.
- IMSERSOren oporren programaren kudeaketa.