Eskualdeko beharrei erantzuteko ikastaroak
Eskualdeko sektore industrialak, hiru urtean, makina erraminta arloko Lanbide Heziketa edo zertifikatu profesionalak dituzten 200 pertsona baino gehiago kontratatzeko beharra izango du. Lehen sektoreko harakin industria eta merkataritzan ere langile kualifikatuak kontratatzeko beharra jaso da.
Ikastaroak sektore eta eragile desberdinek antolatu dituzte, guztien helburua da eskualdean lan munduratzeko beharrezkoa den baliabideak eskaintzea. Horretarako kontutan izan dira, enpresek dituzten perfilen beharrak eta eskualdeko langabetuen perfila. Gaur egun, langabetuen %72ak derrigorrezko ikasketa maila du, beharrezkotzat jotzen da eskualdeko langabetuengan prestakuntzarako kontzientziazioa eragile guztien aldetik eta lan munduratzeko ikastaro eskaintza indartzea.
Ikastaro eskaintza