wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Otsaileko ohiko plenoa 19:00etan hasiko da, ordubete aurretik, gobernu batzordea egingo dute.

1.- Azpeitiko Soreasuko ekipamenduan kulturgintza eta artegintza sormen gunea gauzatzeko proiektua onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza hitzarmena, 2018. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.

3.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena (2018. ekitaldia).

4.- Urola Erdiko Mankomunitateko Estatutuen aldaketa onartzea.

5.- Alkatetzak emandako eskuordetza, URKOME erakundean Udalaren izenean aritzeko.

6.- Galdera eta erreguak.