wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Pasa den ostiralean Bullyingaren Mugak jardunaldia egin zen Azpeitian, Udalak eta UEUk antolatuta. Egun osoko jardunaldian 80 pertsona inguruk hartu zuten parte eta antolatzaileek oso balorazioa positiboa egiten dute.

“Jardunaldi benetan interesgarria izan zen. Hizlari zein parte hartzaileek gaiaren inguruan zalantza, interes eta ekarpen azaleratu zituzten. Parte hartze handia izan zen, jardunaldira joandako profesional eta ikasleek ere bazutelako zeresana”, adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.

UEUren egiteko garrantzitsuenen artean aurkitzen dira topaguneak sortzea eta tokian tokiko gizarteak dituen beharrei erantzutea, horretarako beharrezkoa den marko akademikoa emanez: "Iaz Azpeitian abiatu genuen bidea bakegintzari buruzko jardunaldi arrakastatsuekin, urtean zeharreko ikastaroak ere antolatzen ditugu, eta oraingoan gure gizartearentzat kezka iturri den bullyingaren topaketa antolatu dugu. Jardunaldi hauek ikasi,
eztabaidatu, trukatu eta elkar aberasteko gune ezin hobea izan dira. Azpeitiako Udala eta UEUren arteko elkarlana sendoa da, eta bide horretan jarraitzeko
asmoa dugu", adierazi dute UEUko ordezkariek.

Jardunaldiaren helburua bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gain nola eragin dezaketen hausnartzea izan zen. Horretarako, abiapuntu gisa bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izan ziren. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko zituen eta diskurtso amankomun bat eraikitzen ahalegindu ziren, kontuan hartuz momentuko errealitatea.

Elkarlanean segitzeko konpromisoa

Bullying-arena Azpeitiko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen duten bigarren jardunaldia da. Iaz bakearen ingurukoa antolatu zuten, eta hura ere oso arrakastatsua izan zen: “Bi jardunaldi antolatu ditugu, eta biak izugarri positiboak izan dira. Oso interesgarriak eta gizarteari ekarpena egiteko oso baliagarriak. Beraz, hurrengo jardunaldia antolatzeko lanean hastea dagokigu orain”, adierazi du Elduaienek.

Formazioa bermatzea eta herrira ekartzea da Udalaren azken urteotako erronka. Bide horretan, UEU bidelagun bikaina bilatu du urtean jardunaldi bat antolatzeko eta urtean zehar hainbat gairi loturiko ikastaroak abian jartzeko. Deustuko unibertsitatearekin eta bestelako elkarte eta eragileekin ere antolatzen dira ikastaroak: “Herritarren formazioa oso garrantzitsua da guretzat. Bide horretan formazioa herrira ekartzeko esfortsua egin dugu, eta erantzun ona jasotzen ari gara. Horrekin batera, herritarren formazioan laguntzeko bekak ere baditugu. Etorkizuna bermatzeko inbertsioa dela uste dugu”, adierazi du.