wrapper

Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbildu eta zerbitzua hobetzeko helburuz lekualdatuko ditu
1766ko Matxinada kaleko 2 eta 3 etxeatarien baxuan ezarriko dira Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuak. Bulegoak leku aldatuta “zerbitzuak herritarrengana gerturatu eta zerbitzuak hobetzea” da helburua. Obrak abuztuan hasiko diraeta 2023ko urtearen
Etxebizitza programaren bidez, alokairurako bitartekaritza eta dirulaguntzak eskainiko ditu udalak
Etxebizitza politikaren baitan abiatutako bidearen baitan, Etxebizitza Programa aurkeztu dute, Nagore Alkorta Alkateak, Ainara Larrañaga Gazteria Zinegotziak eta Josu Labaka Hirigintza zinegotziak. Programa horrek bi norabidetan eragingo du. Alde
Ekonomia sustatzeko laguntzak indartu eta 450.000€ bideratu ditu udalak ehun ekonomikoa indartzeko
Maiatzaren 12an aurkeztutako babes sozial eta ekonomikorako neurrien baitan, gaur, Azpeitiko Ekonomiaren Sustapenerako laguntzak aurkeztu dituzte Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Ogasun Zinegotziak. Plan horren baitan 2022ko aurrekontuetan

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Pasa den ostiralean Bullyingaren Mugak jardunaldia egin zen Azpeitian, Udalak eta UEUk antolatuta. Egun osoko jardunaldian 80 pertsona inguruk hartu zuten parte eta antolatzaileek oso balorazioa positiboa egiten dute.

“Jardunaldi benetan interesgarria izan zen. Hizlari zein parte hartzaileek gaiaren inguruan zalantza, interes eta ekarpen azaleratu zituzten. Parte hartze handia izan zen, jardunaldira joandako profesional eta ikasleek ere bazutelako zeresana”, adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.

UEUren egiteko garrantzitsuenen artean aurkitzen dira topaguneak sortzea eta tokian tokiko gizarteak dituen beharrei erantzutea, horretarako beharrezkoa den marko akademikoa emanez: "Iaz Azpeitian abiatu genuen bidea bakegintzari buruzko jardunaldi arrakastatsuekin, urtean zeharreko ikastaroak ere antolatzen ditugu, eta oraingoan gure gizartearentzat kezka iturri den bullyingaren topaketa antolatu dugu. Jardunaldi hauek ikasi,
eztabaidatu, trukatu eta elkar aberasteko gune ezin hobea izan dira. Azpeitiako Udala eta UEUren arteko elkarlana sendoa da, eta bide horretan jarraitzeko
asmoa dugu", adierazi dute UEUko ordezkariek.

Jardunaldiaren helburua bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gain nola eragin dezaketen hausnartzea izan zen. Horretarako, abiapuntu gisa bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izan ziren. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko zituen eta diskurtso amankomun bat eraikitzen ahalegindu ziren, kontuan hartuz momentuko errealitatea.

Elkarlanean segitzeko konpromisoa

Bullying-arena Azpeitiko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen duten bigarren jardunaldia da. Iaz bakearen ingurukoa antolatu zuten, eta hura ere oso arrakastatsua izan zen: “Bi jardunaldi antolatu ditugu, eta biak izugarri positiboak izan dira. Oso interesgarriak eta gizarteari ekarpena egiteko oso baliagarriak. Beraz, hurrengo jardunaldia antolatzeko lanean hastea dagokigu orain”, adierazi du Elduaienek.

Formazioa bermatzea eta herrira ekartzea da Udalaren azken urteotako erronka. Bide horretan, UEU bidelagun bikaina bilatu du urtean jardunaldi bat antolatzeko eta urtean zehar hainbat gairi loturiko ikastaroak abian jartzeko. Deustuko unibertsitatearekin eta bestelako elkarte eta eragileekin ere antolatzen dira ikastaroak: “Herritarren formazioa oso garrantzitsua da guretzat. Bide horretan formazioa herrira ekartzeko esfortsua egin dugu, eta erantzun ona jasotzen ari gara. Horrekin batera, herritarren formazioan laguntzeko bekak ere baditugu. Etorkizuna bermatzeko inbertsioa dela uste dugu”, adierazi du.