Esklabak Iturzulo eremuko 2 faseko izen ematea zabalik abenduaren 2a arte.
Etxebizitza behar eta eskubide garrantzitsua da herritar ororentzat. Etxe hutsetatik abiatuta egin nahi du Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko politika. bide horretan, azken urteotan neurri desberdinak hartu ditu etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko asmoz. Etxebizitza hutsei jarritako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren errekargoa eta etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak dira horren adibide garbienak. Neurri horiek emaitzak eman dituzte, gero eta gehiago baitira herrian alokatutako etxeak, batez ere Alde Zaharrean.
Neurri horietatik haratago, ordea, Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko azterketa egin nahi izan du. Herritarren behar eta nahi errealak zeintzuk diren ikusiz, datozen urteetako pausoak zehazteko. Hala, bi ikerketa egin ditu; alde batetik, 700 herritar ingururi inkesta egin zaie beren iritzia eman dezaten eta norbere behar eta nahiak azaleratzeko. Beste aldetik, berriz, Udalaren datuak gurutzatuz 10 urterako prospektiba egin da Azpeitiaren etorkizuna irudikatzeko.
AZTERKETA