wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalbatzak 2015eko irailaren 8an egindako bilkuran 2019. urterarteko drogomenpekotasunen aurkako urte anitzeko plana onartu zuen. Onartu den Plana erakusgai dago Udalaren Gizarte Zerbitzuak departamentuan eta edozein herritarrek hori aztertzeko aukera izango du. Modu berean Udalaren web orrian ere argitaratuta dago: www.azpeitia.eus.

Ebazpen hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesatuek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Dena dela, partikularrek errekurtso horren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horrela eginez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsorik ezingo da aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Errekurtso horiek aurkez daitezke, egoki iritzitako gainerako errekurtsoei kalterik egin gabe.

PLANA