wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Sormenak, transmisioak eta elkarlanak emaitza ederrak utzi zituen kultur arloan, iaz
    Sormenak, transmisioak eta elkarlanak emaitza ederrak utzi zituen kultur arloan, iaz
    2019a bukatuta, pasatako urtearen balantzea egiteko ordua izan ohi da, eta Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz Kultur mahaiaren kooperatibak iazko balantzea egin nahi izan dute. Datu positiboak izan dira, beste behin ere. "Udalaren aldetik, aitorpen osoa egin nahi diogu eginiko lanari. Horrez gain, eredu hau, kultura ulertzeko eta bizitzeko modu hau babesteko eta sustatzeko konpromiso osoa hartzen dugu aurrerantzean ere. Izan ere, azken urtean pauso handi bat egin da Azpeitian, Dinamoa sormen gunearekin. Indarrak eta baliabideak jarri ditugu hastapen hauetan. Azpeitia agertokien herria ez ezik, sormenaren laborategia ere bada dagoeneko, nahiz eta oraindik zer egina badagoen. Bide horretantxe sakondu nahi dugu", adierazi du Eneritz Albizu Udal Kultur Batzordeburuak. Read more...
  • Parte hartze handia eta festa giroa izan dira nagusi sansebastianetan
    Parte hartze handia eta festa giroa izan dira nagusi sansebastianetan
    Beste urte batez, etenik gabe, 24 orduz danbor hotsez bete da Azpeitia. 24 orduz, ehundaka herritar izan dira danborraren bueltan festan. Azpeitiko Udala festak pasatuta, azken egunetan Azpeitian izan den giro onarekin “gustura” da: “Hotz izanagatik, bero izan dira kaleak. Festa giro ederra nagusitu da. Danborzaleek, elkarrekin festaren alde jarri dute beren aletxoa eta bidelagun ederra izan dute guzti honetan Udal Musika Banda”, adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak. Read more...
  • Umeek ere ederki astindu dituzte dituzte danborrak
    Umeek ere ederki astindu dituzte dituzte danborrak
    12:30ak puntuan zirela hasi da haurren danborrada. Txikienek ere ondo astindu dituzte danborrak.    Read more...
Sormenak, transmisioak eta elkarlanak emaitza ederrak utzi zituen kultur arloan, iaz
2019a bukatuta, pasatako urtearen balantzea egiteko ordua izan ohi da, eta Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz Kultur mahaiaren kooperatibak iazko balantzea egin nahi izan dute. Datu positiboak izan dira, beste behin ere. "Udalaren
Parte hartze handia eta festa giroa izan dira nagusi sansebastianetan
Beste urte batez, etenik gabe, 24 orduz danbor hotsez bete da Azpeitia. 24 orduz, ehundaka herritar izan dira danborraren bueltan festan. Azpeitiko Udala festak pasatuta, azken egunetan Azpeitian izan den giro onarekin “gustura” da:
Umeek ere ederki astindu dituzte dituzte danborrak
12:30ak puntuan zirela hasi da haurren danborrada. Txikienek ere ondo astindu dituzte danborrak.      Ikusi argazkiak
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa
udal tramiteak1
denonartean

Feminismoa eta arrazakeriaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean 18:30etatik aurrera Basazabal jauregian

Zas Zurrumurruen kontrako Euskal Sareak zurrumurruen kontrako proiektu bat sustatu du, eta proiektu horren baitan kokatzen da asteazkenean Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoko tailer eta ekintzen baitan, antolatuta egingo den mahaingurua. Genero zapalkuntza eta arraza zapalkuntza gurutzatzearen ondorioak aztertuko dira. Hizlarien azalpenen ondoren, parte hartzaileen artean gaiaren inguruan solasteko aukera izango da. 

Hizlariak: Irantzu Varela eta Norma Vázquez

Eguna: Urtarrilak 29, asteazkena

Ordua: 18:30etan

Lekua: Basazabal jauregia

Gehiago irakurri

Enpresa ideiak garatzeko diru-laguntza eskaerak egiteko epea zabalik da ekintzaileentzat

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen eta Lanbiderekin elkarlanean, enpresa ideiak garatzeko ekintzaileei bideratutako bi diru-laguntza lerro jarri ohi ditu abian. “2010ean, Azpeitiko Udalak eskualdeko beste udalekin elkarlanean, plan estrategikoa aurkeztu eta tramitatu zuen, eta horren baitan laguntzen dira diruz ekintzaileak”, adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Diru laguntza horien bidez eskualdeko ekintzaile gazteak lagundu nahi dira batez ere: “Ekintzaile izan daitezkeen gazte ugari ditugu, eta horiek ahalduntzeko eta laguntzeko diru-laguntzak dira honakoak eta horiek animatu nahi ditugu beren proiektuak aurkeztera”. Urtarrilaren 29tik otsailaren 14ra bitartean aurkeztu beharko dute proiektua laguntza eskuratu nahi dutenek.

Gehiago irakurri

Uraren saneamendua hobetzeko lanak egiten ari dira Olatz auzoan

Azpeitiko Udala Gipuzkoako ur kontsortzioaren bidez, Olatz auzoko ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da. Orain artean ur estaldura soilik zegoen, eta orain gauzatzen ari diren lanen ondoren, ur saneamendu sarea ere izango du auzoak. Hala, euri urak ibaira joango dira zuzenean obren ostean, eta ur zikinak Lasaoko araztegira.

"Beharra ikusita eta Denon Artean prozesuaren baitan auzotarren eginiko eskaera bati erantzunez hasi ditugu obrak. Auzoetako beharrei eta herritarren eskaerei erantzuten saiatzen gara, eta horren emaitza da abain dugu obra hau", adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak. Obren aurrekontua 114.077€koa (+ BEZ) da. 

Gehiago irakurri

Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, urtarrilaren 30ean, egingo den Greba Orokorraren aldeko mozioa onartu du Udalak

Urtarrileko plenoan Greba Orokorraren harira, mozioa aurkeztu zuen EH Bildu alderdiak. Mozioa EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen; EAJtak aurka botatu zuen. 

Gehiago irakurri

Otsailetik ekainera bitarteko Emakumeentzako Jabetze Eskolako eta herritar orori zuzenduriko ekimenetan izen emateko epea zabalik da gaurtik

Urte berriarekin batera, berrikuntza ugari datoz Emakumeen Txokoan. Emakumeen Mahaiak, zortzi formakuntza antolatu ditu Jabetze Eskolen barruan, hiru ikastaro orokor eta hainbat ekimen. Jabetze eskolan eta ikastaroetan izena emateko epea gaurtik zabalik da. 

Ikusi eskaintza osoa

Gehiago irakurri

Sansebastian bezpera eta eguneko danborradetako taldeen kokapenak

Sansebastian bezperan eta egunean, parrokian eta plazan talde bakoitza non izango den jakin nahian ibiltzen dira herritar ugari. Hemen dituzue kokapenak. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information