wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Esklabak Iturzuloko bigarren faserako Etxebiden izena emandakoek martxoaren 2ra arte dute babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutela berresteko
    Esklabak Iturzuloko bigarren faserako Etxebiden izena emandakoek martxoaren 2ra arte dute babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutela berresteko
    Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda daudenek, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute. Horren inguruko informazioa eman eta bete beharreko orria bidali die gutun zertifikatu bidez Udalak Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran alta emanda dauden 311 herritarrei. Zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 2a arte dute jasotako gutuna sinatuta Udalean entregatuz bere nahia berresteko. Read more...
  • Oroimen historikoa berreskuratu eta dibulgatzeko fase berria abiatzeko hitzarmena sinatu dute Aranzadi eta Udalak
    Oroimen historikoa berreskuratu eta dibulgatzeko fase berria abiatzeko hitzarmena sinatu dute Aranzadi eta Udalak
    Aranzadi Zientzia elkarteak eta Azpeitiko Udalak datozen urteotako elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur eguerduam. Hitzarmen horrekin, "memoriarekin eta bizikidetzaren ingurukoa konpromisoa berretsi" nahi izan dute bi aldeek. Azaroan, giza eskubide urraketak biltzen dituen azken liburua kaleratu zuten, eta orduan ere adierazi zuten elkarlanean jarraitzeko asmoa: " Ikerketa lana memoria eta bizikidetza eraikitzeko oinarria da, eta hortik abiatuta, datozen urteotako lan ildoak zehaztu eta lanerako hitzarmena sinatuko dugu", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Read more...
  • Hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuko babestutako etxebizitzak eraikitzen
    Hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuko babestutako etxebizitzak eraikitzen
    Aurreikusi bezala urtarrilean hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuan obretan. Lehen faseko etxebizitzak eraikitzeko obrak hasi dira eta fase horretan 62 etxebizitza eraikiko dira; 29 babes ofizialeko eta 33 tasatu. 20 hilabetean, 2021eko udazkenerako, etxebizitzak eraikita izatea aurreikusita dute Udalak eta enpresak. Hasi dira Esklabak Iturzulo eremuko lehen faseko etxebizitzak eraikitzen. Azpeitiko Udalak urtea bukatzerako esleitu zituen lehiaketa publiko bidez obrak, eta urtea hastearekin bat hasi dira obrak. “Dena aurreikusi bezala eta epeetan doa, eta azkenean etxebizitzak eraikitzeko pauso garrantzitsua hasi da”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Lehen faseko obrak izanagatik, bi faseetako etxebizitzen oinarria egingo da lehen fase honetan: “Inguru horretan babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko bigarren fasea ere abian dugu. Hori dela eta, lehen fase honetan babestutako etxebizitza guztien oinarria egingo da; hau da, bi faseetako etxebizitzen oinarria edo lurzorura artekoa egingo da” gaineratu du. Bigarren fasea ere aurreraBigarren faseari dagokionez, izen ematea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari da Udala: “Lehen faseko etxebizitzak esleitu ondoren, zerrendetan herritar asko geldituz ziren eta horregatik, iaz, urtea bukatzerako bigarren faseko etxebizitzetan izen emateko prozesua jarri genuen, abian. Izen emate epea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari gara, eta datozen asteetan publikatuko ditugu”, zehaztu du Alkortak. Bigarren fase honetako zozketa noiz izango den ere zehaztuta dute: “Ez dugu data zehatzik jarri, baina martxo-apirila aldean egingo dugu bigarren zozketa”. Done Jakueko etxebizitzak, lehiaketa publikoanAlde Zaharrean egingo diren babestutako etxebizitzak eraikitzeko prozedura ere aurrera doa. Done Jakue kaleko babestutako etxebizitzen obra lehiaketa publikoa irekita dago eta otsailaren 11ra bitartean izango da proposamenak aurkezteko epea.
Esklabak Iturzuloko bigarren faserako Etxebiden izena emandakoek martxoaren 2ra arte dute babes
Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda daudenek,
Oroimen historikoa berreskuratu eta dibulgatzeko fase berria abiatzeko hitzarmena sinatu dute
Aranzadi Zientzia elkarteak eta Azpeitiko Udalak datozen urteotako elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur eguerduam. Hitzarmen horrekin, "memoriarekin eta bizikidetzaren ingurukoa konpromisoa berretsi" nahi izan dute bi aldeek. Azaroan, giza
Hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuko babestutako etxebizitzak eraikitzen
Aurreikusi bezala urtarrilean hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuan obretan. Lehen faseko etxebizitzak eraikitzeko obrak hasi dira eta fase horretan 62 etxebizitza eraikiko dira; 29 babes ofizialeko eta 33 tasatu. 20 hilabetean, 2021eko udazkenerako,
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa
udal tramiteak1
denonartean

Dena prest, Karnabalei hasiera emateko

Egun gutxi barru, ostiralean, hasiko dira Karnabalak Azpeitian. Elegante traje eta mozorroek hartuko dituzte kaleak ondorengo egunetan, eta Azpeitiko Udalak prest du festa. Azken egunotan banatu da festen egitaraua etxez etxe. Egitarau horretan azaltzen diren ekintza guztiez gain, astelehen arratsa eta gaua girotzeko beste bi talde ere izango dira kalean; Brincadeira perkusio taldea 19:00etatik aurrera eta Perculights taldea, berriz, mozorro lehiaketako sariak banatu ostean hasiko da. Aurten, helduen mozorro lehiaketako sari banaketa ere ohi baino lehenago izango da 00:15ean, hain zuen. 

Gehiago irakurri

Astelehen karnabaleko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman behar dute otsailaren 21a bitartean

Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan karnabal giro onena duen tabernak ere saria jasoko du, ohi bezala. Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek, aurrez, izena eman behar dute; gaurtik otsailaren 21era (ostirala) bitartean egin dezakete parte hartu nahi dutenek, Kultura Sailean (943 157 068).

Udalak tabernak ere disfrazatu eta festaren parte izatera animatu nahi ditu lehiaketaren bidez. Afaria irabaziko du mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak. 

Gehiago irakurri

Xavier Codina Santpedorreko (Herrialde Katalanak) alkateari, harrera

Nagore Alkorta Alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak Herrialde Katalanetako Santpedor herriko Xavier Codina alkateari harrera egin diote. Harreran, udaletxea erakutsi eta Azpeitiaren eta Santpedor-en inguruko kontuak trukatzeaz gain, gaur egun Kataluniak bizi duen egoeraz aritzeko tartea ere hartu dute. 

Gehiago irakurri

Sortuz gozatzeko helburuarekin egingo dute otsaileko Plazatarrak

Datorren astean, hilaren 21ean, egingo da otsaileko Plazatarrak. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara eta 'Sortuz gozatu' izeneko ekintza egingo dute, herriko plazan elkartuta.

HH 5etik LH 6ra bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta ezinbestekoa izango da izena ematen duten lau haurreko, gutxienez, guraso arduradun batek izena eman eta ekintzan parte hartzea.

Izen-emate epea otsailaren 19ra arte izango da herriko bi Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan; bulegoan bertan zein telefonoz (943 15 71 60) edo mezu elektronikoa bidaliz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)eman daiteke izena.

Gehiago irakurri

Kaldereroen kalejirarekin emango zaie hasiera Karnabalei

Astebete eskas falta da Jai Karnabalerako, baina giroa berotzen joateko, Kaldereroak izango dira bihar, larunbata. Inauteriak iragarriko dituen kalejira 19:00etan hasiko da

Arana kaletik irten eta kalejira egingo dute. Bidean, San Martin egoitzara joango dira hango egoiliarrei pare bat kantu abestera. Bisitan izango dira Juan Antxieta Musika Eskolako kideak kantuan, eta Udal Musika Banda. Alde Zaharreko kaleak igaro ondoren, plazan bilduko dira abesti desberdinak jotzeko. Aurten, Udal Musika Bandak ez du ohi bezala kalejiran musika zuzenean eskainiko, izan ere azken urteotan herritar ugari dira festara animatzen direla eta zailtasunak izaten dira musika entzuteko. Hala, aurten kaleko bozgorailuetatik izango da musika kaleetan zehar. Plazara iristean, ordea, Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu bi pieza.

Gehiago irakurri

Egun osoz eta aste osoan irekita egongo den ikasgela berria egokitu du Udalak Sindikatu Zaharreko lehen solairuan

Azpeitiko Udalak 16 urtetik gorakoentzako ikasteko gela egokitu du Sindikatuko lehen solairuan. Gela astelehenetik igandera, eguneo 8:00etatik 22:00etara izango da zabalik. "Herritarren Liburutegia baino ordutegi zabalagoa duen ikasgela baten beharra azaldu izan digute. Eskaera horri erantzunez, proba gisa, Sindikatu Zaharreko lehen solairuko gela egokitu dugu", adierazi du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information