wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • LGTB+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko Adierazpen Instituzionala
    LGTB+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko Adierazpen Instituzionala
    Maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Maiatzaren 17an ospatzen da, 1990 urteko maiatzaren 17an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako. Ondorioz egun hori, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan kolektibo horien eskubideak aldarrikatzeko eguna da. Read more...
  • Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eskatu daitezke
    Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eskatu daitezke
    2019ko alokairurako laguntza eskaerak egin daitezke Azpeitiko Udalean. Atzo onartu zuten deialdia maiatzeko ohiko plenoan, eta eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 15era bitartean: "2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza hauek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urte urte beharretara egokitzen joan da. Laguntza berria eta berritzailea izan zen duela sei urte; aurrenetariko Udala izan ginen horrelako laguntza bat onartzen. Baina pixkanaka, herriz herri zabaltzen joan da, eta Eusko Jaurlaritzak ere urte hasieran onartu zuen antzeko laguntza bat", adierazi du Leire Goeneaga zinegotziak.  Read more...
  • Hasi dira Urrestillarako bidegorriaren bigarren faseko obrak
    Hasi dira Urrestillarako bidegorriaren bigarren faseko obrak
    Martxoaren bukaeran sinatu zuen obrak egingo dituen Altuna y Uria enpresak bidegorria egiteko kontratua, lehiaketa publikoa irabazi eta Gipzukoako Foru Aldundiak desjabetzeak egin ondoren. Duela zenbait egun hasi ziren inguruak prestatzen eta lanerako prest jartzen, eta makinak ere hasi dira lanean azken egunotan.  Read more...
LGTB+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko Adierazpen Instituzionala
Maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Maiatzaren 17an ospatzen da, 1990 urteko maiatzaren 17an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako.
Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eskatu daitezke
2019ko alokairurako laguntza eskaerak egin daitezke Azpeitiko Udalean. Atzo onartu zuten deialdia maiatzeko ohiko plenoan, eta eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 15era bitartean: "2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako
Hasi dira Urrestillarako bidegorriaren bigarren faseko obrak
Martxoaren bukaeran sinatu zuen obrak egingo dituen Altuna y Uria enpresak bidegorria egiteko kontratua, lehiaketa publikoa irabazi eta Gipzukoako Foru Aldundiak desjabetzeak egin ondoren. Duela zenbait egun hasi ziren inguruak prestatzen eta
Urolanprest 2
denbora neurtuz
azpeitia turismoa es
azpeitia enplegu es

Astelehenean irekiko da udaleku irekietan izena emateko epea

Udal Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean, maiatzak 27, hasiko da eta dagoeneko eskuorriak banatu dira ikastetxeetan. Aurten, hainbat berrikuntza izango dituzte udalekuek. Hala, adin tartea zabaldu egin da eta HH2ko haurretatik hasi eta batxilergoko bigarren mailako nerabeak arte izango dute ekintzetan parte hartzeko aukera. Azken urteetan egin moduan, aurten ere herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dira ekintza batzuk eta ahalik eta udaleku inklusiboenak egitea izan da helburua, herritar orok parte hartzeko aukera bera izan dezan.

Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 19ra arte izango dira. Izen emate epea, berriz, datorren astean, maiatzaren 27tik 31ra, biak barne, izango da eta Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora (plaza txikia z/g)  joan beharko dute honako ordutegian: goizez, 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 

Gehiago irakurri

90.0000€ lankidetza programak laguntzeko

Azpeitiko Udalak, azken urteotan bezala, aurrekontuaren %0,7a, 90.000 euro, bideratuko ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak sustatzera. Laguntza eskatzeko epea zabalik da ekainaren 7a arte eta diru laguntza eskaera egin nahi dutenek beren proiektua eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute egun horretarako Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairua). 

Gehiago irakurri

Ipar Martxa- Nordic Walking ikastaroa antolatu du Udalak ekainaren 5erako

Ikastaroa, 9:15etik 12:15era bitartean izango da eta topalekua igerilekua izango da. 15€ko prezioa izango du izen emateak eta prezioaren barne egongo dira ikastaroa egiteko behar diren bastoiak.

Izen-ematea igerilekuan egin beharko da ekainak 3a baino lehen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, emailez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo telefono honetara 688-845-119, deituta lor dezakete.

Zer da Nordic Walking?

Hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako sortutakoekin baizik.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen ditu.

Gehiago irakurri

Umeen Egunarekin hasiko dira bihar Sanjuandegiko festak

Bihar, maiatzak 25, larunbata, izango da autengo Sanjuandegiko festen baitako Umeen Eguna. Txikienen festarekin hasiko dira festak, eta datozen egunotan hamaika ekintza izango dira auzoan, adin desberdinetako herritarrentzat. Barrakak ere gaur irekiko dituzte ateak, eta ostegunean izango da Barraka Eguna. Egun horretan, 17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da. 

Gehiago irakurri

IMH-k eta Udalak elkarlanean antolatutako hainbat doako ikastaro emango dira Basazabalen, datozen hilabeteotan

Azpeitiko Udalak eta IMH makina erreminta institutuak duten hitzarmenaren baitan, datozen hilabeteotan hainbat ikastaro eskainiko dira Basazabal formazio zentroan. Guztira 8 ikastaro antolatu dira; bost uda aurretik egingo dira, eta beste hirurak udazkenean. Ikastaroak doakoak izango dira, eta izen ematea irekita dago(ikastaro bakoitza hasi baino hiru egun lehenago itxiko da) ikastaro guztietarako. Izena emateko nahikoa izango da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzi edo 688 845 118 telefonora deitzea. 

Gehiago irakurri

Hasi dira Lasaoko oinezkoen pasabidea egiten

Hasi dira Lasaoko tren estazioaren inguruan, errepide azpitik, Azpeitia eta Zestoa oinez zein bizikletaz ibiltzeko egingo den lotura berriko lanak. Azpeitia Zestoa oinez zein bizikletaz lotzeko Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko hitzarmena sinatu zen 2018. urtearen bukaeran. Hala, hasi berri diren obren bidez, Lasaoko errepidea serugu eta egoki pasatzeko lotura egingo da.

Eusko Trenbide Sareak egin du obrak esleitzeko lehiaketa publikoa eta Altuna y Uria enpresa hasi berri da pasabidea egokitzen. 62.653 euroko aurrekontua dute lanek ( + BEZ) eta hiru hilabeteko epean bukatu beharko dituzte.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information