- 23/04/2024
'Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara' tailerra izango da ostiralean
Mugimendu feministaren azken urteetako indar eta gorakadak eztabaida eta korapilo asko ekarri ditu. Indarkeria matxistaren hainbat aurpegi plazaratzearekin batera, indarkeria horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean, eta, horrek, erresistentzia batzuk ekarri ditu.
Gehiago irakurriMikel Mendiguren Esnaola Azpeitiko Izarraitz auzoa, 72n dagoen Egurtza-Azpikoa baserria berreraikitzeko eta bi etxe bizitza sortzeko eskaera egin du
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala)
Proiektu teknikoa 2024: https://azpeitia.eus/images/2024/Egurtza_Azpikoa.pdf
Gehiago irakurri- 22/04/2024
Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko
Plataforma digital berri bat dator herrira: Nire Azpeitia plataforma. Tresna garrantzitsua izango da herriko dendari, ostalari, azokako saltzaile, negozio nahiz elkarteentzat; izan ere, beren bezeroekin modu berritzaile batean komunikatzeko aukera emango die. Herritarrentzat ere hainbat abantaila izango ditu, behar duten informazio guztia aurkitu ahal izango baitute plataforman. Gainera, doakoa eta erabilterraza izango da.
Gehiago irakurri- 19/04/2024
Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria
Astelehenean hasiko dituzte lanak, I-5.003F eta I-5.004F eremuan. Aurrena, Zestoatik Corrugados Lasaora arteko zatian arituko dira; hura bukatutakoan, berriz, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko tarteari ekingo diote. Lanek irauten duten bitartean, bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara bitartean.
Gehiago irakurriEzkontza zibila baimentzeko ahalmena
Alkatearen Dekretua 2024ko apirilaren 17koa.
Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/1994 Legeak alkateei baimena ematen dienez ezkontzak egiteko.
Dekretu honen bitartez, hauxe
ERABAKITZEN DUT
2024ko apirilaren 30ean honako ezkontza hau baimentzeko eskumena eskuordetzea honetako zinegotzia den Ander Larrañaga Zinkunegi jaunari I.A.R eta G.A.Zen artekoa.
Azpeitia, 2024ko apirilaren 17a.- Nagore Alkorta Elorza, alkatea.
Gehiago irakurri
- 17/04/2024
Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna
Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten.
Gehiago irakurri- 16/04/2024
Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen ezaugarriengatik (igogailurik eta ganbararik ez, portal txikiak…) espazio arazoak izaten baitituzte auzotarrek. Bizilagunen beharrak ezagutzea izan zen atzoko bileraren helburua.
Gehiago irakurri- 16/04/2024
Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute
Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote.
Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz.
Gehiago irakurri