
- 16/01/2021
'Amamaren danborra' dokumentalaren grabaketa, irudietan
Hilabeteetako lan ezkutuaren ostean, asteartean estreinatuko da Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala. Bertan, duela 40 urte lehen aldiz emakumeak irten zirenetik gaur egun arteko ibilbidearen inguruko istorioak biltzen dira. 22 herritarrek lehen pertsonan kontaturiko bizipen eta testigantzak bildu dira bertan. Grabaketek emdakoa irudietan bilduta duzu, ikusgai hemen.
Gehiago irakurriLoiola Berrikuntza Fundazioari zuzeneko laguntza ekonomikoa ematea Urola Erdia eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko.
AZPEITIKO UDALA
Emandako dirulaguntza zuzenaren publizitatea
Loiola Berrikuntza Fundazioari zuzeneko laguntza ekonomikoa ematea Urola Erdia eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko.
Diru-laguntzaren xede den proiektua: Urola Erdia Loiola Berrikuntza Fundazioa eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enplegu-sorrera bultzatzeko helburuarekin, 2020ko ekitaldirako "2020ko memoria" kudeaketa-plana aurkeztu du. Plan horretan, eskualdean Enpresaren, Hezkuntzaren eta Garapenaren arloan ekitaldi honetan sustatuko diren ekimenak jasotzen dira, honako erronka hauei erantzunez:
- Egitura ekonomikoa dibertsifikatzeko beharra, ezagutza berrien sektoreetara zabalduz.
- Enpresen lehiakortasuna eta kokapen estrategikoa hobetzea
- Teknologia-maila handiko enpresak garatzea eta sortzea.
- Eskualdearen irekiera
Diru-laguntzaren onuraduna: Loiola Berrikuntza Fundazioa (Iraurgi Lantzen SA).
Ebazpena: 2020/12/28ko Alkatetza Dekretua.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: 61.000,00 €
Aurrekontu-saila: 1.1100.422.430.00.02 2020
Interes orokorra: Urola Erdia eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzea.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.
Gehiago irakurri

- 14/01/2021
Kanpoko argiterian LED-ak ezarriz, energia kontsumoa gutxitzen jarraitzeko proiektua egin du Udalak
2014tik ari da urtez urte udala ohiko argiteria LED argiekin ordezkatzen, energia kontsumoa gutxitu eta CO2isuria gutxitzeko helburuarekin. Datozen bi-hiru urtetan 1.059 LED luminaria ezarriko ditu udalak eta 755.727,97€ko inbertsioa egingo du. Aste honetako plenoan proiektua gauzatzeko konpromisoa berretsi zen; hala, Europar Batasunak karbono gutxiko ekonomiara igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu bereziei ematen dizkien diru-laguntzetara aurkezteko.
Gehiago irakurri
- 14/01/2021
Balkoietarako apaingarriak eta txapak jaso ditzakete herritarrek
Azpeitiko Udalak herenegun sansebastianetarako herriko balkoiak apaintzeko deia egin zuen. Sansebastianak girotzen joateko, herritarrei balkoiak apaintzeko udalak sansebastianetako banderak eta apaingarriak jarri ditu Aitzaki eta Agirre dendan, herritarrek debalde jasotzeko. Apaingarri horietaz gain, herritarrei beren apaingarri zein banderak egin eta balkoietan jartzera ere animatu dituzte herritarrak.
Apaingarri horiekin batera, danborrik ez duenak txapak ere eskuragarri izango ditu, danborrik ez izatea ez dadin aitzakia izan ekimenarekin bat ez egiteko.
Gehiago irakurri
- 13/01/2021
- Kategorizatu gabea
'Amamaren danborra' dokumentaren emanaldietarako gonbidapenak
Emana
Urtarrilak 20, asteazkena 12:00etako saiorako gonbidapenak. 16:00etarako saioetarako gonbidapenak. 19:00etarako gonbidapenak. (Paola Moto zuzendaria bertan dela)
Urtarrilak 23, larunbata 19:00etako emanaldirako gonbidapenak
Urtarrilak 25, astelehena 19:00etarako saiorako gonbidapenak.(Paola Moto zuzendaria bertan dela) |
Gehiago irakurri

- 13/01/2021
Bihartik izango dira eskuragai ‘Amamaren danborra’ dokumentala ikusteko gonbidapenak
bihar, osteguna, jarriko dira 'Amamaren danborra dokumenta ikusteko emanaldietarako gonbidapenak eskuragai. Udal wegnunean eta Kulturazen webgunean eskuratu ahalko dira online. Eskura, berriz, aurrez Sanagustin kulturgunean izango dira eta emanaldiaren egunean bertan takilan ere izango dira batzuk.
Gehiago irakurriAzpeitiko BERTAN Azpeitiko merkataritza elkarteari diru-laguntza zuzena ematea.
AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko BERTAN Azpeitiko merkataritza elkarteari diru-laguntza zuzena ematea.
Onuraduna: BERTAN-AZPEITIKO MERKATARI ELKARTEA -G20999298- Euskal Autonomi Elkidegoko Merkatarien Elkarteko zentsuan 90 zenbakiaz izena emanda.
Laguntzaren helburua: BERTAN Azpeitiko Merkatari Elkarteak urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko merkataritza eta komertzioa suspertzeko helbu-ruarekin, eta nola ez enplegua ere bultzatzeko nahiarekin. Hala nola, jarduera horiek honako helburuak dituzte: herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitia erosketak egitaren aldeko apustua bultzatzea, bertako merkataritza balioan jarriz; merkataritza ehuna sendotuko duten ekintzak aurrera eramatea; Azpeitian kontsumitzen duten erosleen fideltasuna saritzea; dendarien formalkuntza/prestakuntza etengabea bultzatzea; herriko merkatari aholkularitza zerbitzua eskaintzea; diru laguntzen berri ematea, eguneroko arazoetan laguntzea eta ekimen interesgarrien informazioa helaraztea; Udalaren aurrean Merkatarien ordezkari moduan lan egitea; kolaborazioarako, proposamenak egiteko, eskaerak luzatzeko etab.
Interes Orokorra: ETELaren 17.1 artikuluko 34. atalak xedatzen duenez lege horretan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan txikizkako merkataritza sustatzea.
Ebazpena: Alkatetzak 2020ko abenduaren 28an emandako Dekretua.
Kopurua: 21.000 €.
Aurrekontuko partida: 1100.480.430.00.01 2020
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.
Gehiago irakurri

- 13/01/2021
Danborra jotzen irten zuten lehen emakumeen ausardia errekonozitzeko dokumentala estreinatu eta balkoietatik danborra jotzea adostu dute Udalak eta danbor taldeek
Sansebastianak ospatzeko osasun baldintzarik ez badago ere, sansebastian daten baitan hainbat ekintza egitea adostu dute Udalak eta danborradako taldeek. Aurten, gainera 40 urte betetzen dira emakumeek lehen aldiz danborra jotzen irten zirela, eta Paola Motok zuzenduta 'Amamaren danborra' dokumentala egin dute. Urtarrilaren 19an 19:00etan estreinatuko da; ondoren 00:00etan berdintasunaren alde balkoietatik danborra jotzeko deia egin dute.
Gehiago irakurri
- 13/01/2021
Danborra jotzen irten zuten lehen emakumeen ausardia errekonozitzeko dokumentala estreinatu eta balkoietatik danborra jotzea adostu dute Udalak eta danbor taldeek
Sansebastianak ospatzeko osasun baldintzarik ez badago ere, sansebastian daten baitan hainbat ekintza egitea adostu dute Udalak eta danborradako taldeek. Aurten, gainera 40 urte betetzen dira emakumeek lehen aldiz danborra jotzen irten zirela, eta Paola Motok zuzenduta 'Amamaren danborra' dokumentala egin dute. Urtarrilaren 19an 19:00etan estreinatuko da; ondoren 00:00etan berdintasunaren alde balkoietatik danborra jotzeko deia egin dute.
Gehiago irakurriAbenduaren 1eko Udalbatzaren laburpena
UDALBATZA OSOAK 2020ko ABENDUAren 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2020ko abenduaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatza Osoak 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2021. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
3.- 2020ko euskararen nazioarteko egunerako adierazpena.
4.- Alkatetzak 2020ko aurrekontuan 6. zb. duen kreditu aldaketaren berri ematea.
Ez dago galdera edota erregurik.
Azpeitia, 2021eko urtarrilaren 12a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298