wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Antzerki Topaketetako sarrerak, salgai
Urriak 29, osteguna Urriak 30, ostirala   Urriak 31, larunbata   Azaroak 1, igandea Azaroak 5, osteguna   Azaroak 6, ostirala Azaroak 7, larunbata
Etorkizuneko erronkak definitzeko 'Azpeitia 2030 plan estrategikoa' osatzeko prozesua abiatu du
Azpeitiko Udalak eguneroko kudeaketari erantzutearekin bat, begirada epe luzeagora jarri eta 2030ean nolako herria izatea helburu duen definitzea du helburu. Horretarako “Azpeitia 2030’ Plan estrategikoa osatzeko prozesua aurkeztu du. Plan horren
2021.urteko tasa eta zergak izoztu eta hobariak mantenduko ditu Udalak
Azpeitiko Udalak 2021erako Ordenantza Fiskalen behin-behineko onarpena eman die gaurko plenoan. Udal Gobernuak datorren urteko tasa eta zergak izoztea eta orain artean indarrean dauden hobari guztiak mantentzea proposatu du, eta aho batez onartu da

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Urriaren 6ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2020KO URRIAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko urriaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohiko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Salbe auzoa, 6ko jabekideei fatxada eraberritzeko obra baimena ematea.

3.- Done Jakue kalea, 8ko jabekideei eraikinaren estalkia birgaitzeko obra baimena ematea.

4.- Antonio Olaizola Soraluceri, Agite baserriaren inguruan eraiki duen txabola legeztatzeko, proiektu teknikoa aurkeztea eskatzen zaio.

5.- Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SAri, Loiolako Ignazio etorbidea 25-27 behean dagoen posta-bulegoan barne-erreforma egiteko obra baimena ematea.

6.- Antonio Altuna Unanueri Izarraitz auzoa 4an dagoen Zabalia baserriaren estalkia birgaitzeko obra baimena ematea.

Azpeitia, 2020ko urriaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

Gehiago irakurri

Emakume guztiek informazio eta orientazio juridiko espezializatua izateko eskubidea bermatzeko, aholkularitza juridikoa eskainiko du udalak

Azpeitiko Udalak Emakume Txokoaren bidez, emakumeen ahalduntzea helburu duen zerbitzu integrala eskaintzen du. Emakume kolektibo desberdinen ahalduntzea ezinbestekotzat jotzen dute Azpeitia parekide eta justuagoa emateko bideam. Zentzu horretan, urtez urte, zerbitzua eta espazioa indartu asmoz, herritarren beharretatik abiatuta hobetzeko pauso garrantzitsuak ematen dira. "Aurten bizitzen ari garen pandemiak, argi utzi du emakumeok hamaika ertzetatik bizi dugun zaurgarritasun egoera. Osasun krisi honek agerian utzi du emakumeok ahalduntzearen garrantzia", adierazi du Nagore Alkorta alkateak. 

Gehiago irakurri

Azpeitiko Udalaren eta Zabaltzen-sartu koop. elkartearen arteko hitzarmena

Ilunpe Pelota Elkarteari profesional mailako pilota jaialdia antolatzeagatik.

ILUNPE PELOTA ELKARTEARI PROFESIONAL MAILAKO PILOTA JAIALDIA ANTOLATZEAGATIK.

Interes orokorra: Beste batzuen artean, kirolaren alorrean, jarduera fisiko erregularra areagotzea eta sustatzea, bizi kalitatea eta osasuna mantentzea eta aisialdia bultzatzea identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa. Beti ere, ETELaren 17 artikuluak xedatzen duenari jarraituz eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan kirol-jarduerak antolatzeko ez ezik sustatzeko ere eskumen propioa badutela arautzen du.

Erabakia: Alkatetzak 2020ko urriaren 15ean hartutako Ebazpena.


Onuraduna: Ilunpe Pelota Elkartea:9.546,00€

Aurrekontuko partida: 1.0500.481.341.00.02 2020 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea. (dirulaguntza zuzena).

Helburu espezifikoa: Azpeitiko herrian pilota sustatzea da; horrelako ekitaldi batekin kirolari gazteak kirol-diziplina honetara bultzatuz; ondoren, lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza jasotzeko eta praktikan lantzeko. Kirola eta honen barruan pilota sustatzea eta pilotan jolastera bultzatzea nahi da.


Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Gehiago irakurri

Espresa teknikaria kontratzeko lehiaketa-oposizioan izena emateko epea, zabalik

Enpresako teknikari lanpostua bi urterako betetzeko lehiaketa-oposizio libreko sistema bidez hautatzeko prozesua abiatu du Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak. PRozesuan parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 29 bitartean (egun horretan barne). 

Gehiago irakurri

Oinatz Elkarte Animalistari katuak babesteko eta kontrolatzeko egitasmo bat bideratzeko diru laguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Oinatz Elkarte Animalistari katuak babesteko eta kontrolatzeko egitasmo bat bideratzeko diru laguntza zuzena ematea.

Laguntzaren helburua: herrian zehar, eta hainbat arrazoiengatik, noraezean dabiltzan edo galdutako nahiz bazter utzitako katuak babestea eta aldeztea.

Ebazpena
: Alkatetzak 2020/10/08 emandako Dekretua.

Onuraduna: Oinatz Animalista Elkartea (G75082438).

Kopurua: 5.000 €

Aurrekontuko partida: 1 100000.481.912.00.01 2020

Interes orokorra: Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen baitan animaliak babesteko ekimenak bultzatzea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

Gehiago irakurri

Juan de Antxieta musika-eskolari dirulaguntza zuzena ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Juan de Antxieta musika-eskolari dirulaguntza zuzena emateko erabakia.

Interes orokorra: irakaskuntza artistiko hori gizarteari hurbiltzea, eta herritarren prestakuntza sustatzea.

Ebazpena: Alkatetzak 2020/10/14 emandako Dekretua.

Onuraduna:
-Juan de Antxieta Musika Eskola: 5.000 €

Aurrekontuko partida: 1 0401.481.334.00.01 2020

Helburu espezifikoa: Covid19a dela eta hezkuntza zentroak izan dituen gastuak finantzatzea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

Gehiago irakurri

Eros daitezke Antzerki Topaketetako sarrerak online

Urriaren 29an hasiko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta Azpeitiko Udalak jarri ditu salgai online ikuskizunetarako sarrerak. Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Aurten, osasun alarma dela-eta, ohi baino aforo txikiagoa izango du Soreasu antzokiak, eta sarrerak aurrez erostea komeni da. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information