wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
  • Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
    Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
    Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14
Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango

parteahartzea90px

Beste 1.500 bono jaulkiko dira ‘Azpeitia Zaindu’ bono kanpainaren baitan

Udalak eta Bertan-ek martxan jarritako ekimenak erantzun bikaina izan du, eta gaur salgai jarritako 1.500 bonoak goizean bertan agortu dira. Noiz eta nola zehaztu ez den arren, beste hainbeste bono jaulkiko dira epe laburrean.

Gehiago irakurri

2020 urteko estalgarria tasaren errolda jendaurrean jartzea


AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA

Alkate jaunak dekretu bidez onetsitako 2020. urteko estalgarria tasaren errolda jendeaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1. artikuluan xedatutakoa betez.

Iragarkia

Gehiago irakurri

Langabetuen formakuntza eta lan merkatuan sartzea erraztuko duten neurriak sustatzera bideratutako diru-laguntzak

Kontuan izanik langabetuen prestakuntza eta formakuntza langabetuen eta langileen lan baldintzak hobetzeko herramientarik onenetakoa dela.
Langabetuen formakuntza eta lan merkatuan sartzera erraztuko duten jarduerak

AURREKONTUA: 25.000,00€

Gehiago irakurri

Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak

Eremu honetan arreta berezia eskaini beharko diogu Lanbidek aurreikusten dituen laguntzei.
Une honetan ez dago langabezian dauden pertsinen kontrataziorako laguntza orokorrik.

Kontrataziorako laguntzak kolektibo berezi batzuei daude bideratuta:

  • *Langabezian dauden GAZTEEI zuzendutako LEHEN AUKERA 2020 Programa
  • *Bere garaian atzerrira joan zirenak bueltatu eta hemen kontratatzeko laguntzak
  • * Eta hobariak.
  • * ESKUALDEKO ENPLEGU PLANEAN aurreikusitakoak (Udala urtero kudeatzen ditu eskualdeko eskaera guztiak, 6 hilabeteko eta lanaldi osoko kontratu bakoitza 12.500€z finantzatzen da)

Planaren aurkezpenean adierazi bezala batez ere epe ertainera begira – ERTEak gehienez ere ekainaren 30era arte luzatuko dira, langabezia tasaren igoera…-hartu beharko diren neurriek – besteak beste langabetuen kontratazioaren sustapena, herriko gremioak nahiz beste arloak bizirik mantentzeko ekimenak..-egoeraren DIAGNOSTIKO bat egitea eskatzen dute. Eta orain aurkezten dugun Plan hau izango dugu ekimen ezberdin horien markoa eta sostengua.

COVID-19ak krisi larri baten aurrean jarri gaitu, krisi humanitarioa, soziosanitarioa eta ekonomikoa. Egunerokoan sortu dituen kalteak azkarrago ikus badaitezke ere, datozen aste eta hilabeteetako bilakaerak erakutsiko digute beste eremuetan sortutako eragin edota marrazki errealago bat. ERTEEN bilakaera, langabezia tasaren gorakada gordina eta genero, adin nahiz sektorezkakoa aztertu beharko da eremu honetan eraginkorrak izango diren neurriak hartzeko. Agerian da langabetuen kopurua handituko dela eta gure asmoa da kolektibo hori berriro ere lan munduan txertatzeko eta noski beraien lan-baldintza duinak bermatzeko saiakera egitea. Beti ere eremu honetan eskumena duten gainontzeko erakundeekin bat eta hurbiltasun printzipioa oinarri izanik.

 

Guzti hau oinarrian izanik KONTRATAZIO BERRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK bideratuko dira. Modalitate ezberdinetan gauzaturikoak:

• LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEN KONTRATAZIOA
• KONTRATU TENPORALA AMAITU ETA KONTRATUA LUZATZEA
• ALDI BATERAKO KONTRATUA INDEFINIDOA BIHURTZEA

 

AURREKONTUA: 75.000,00€

Gehiago irakurri

Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntza

Laguntza hauen bidez ekintzailetasuna sustatu nahi da .Bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzera bideratuta daude.
Araudi honen ondorioetarako lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitarioko kooperatibak eta lan sozietateak soilik joko dira gizarte ekonomiako enpresatzat,

Baldintzak: Enpresa berria sortu duen edo sortuko duen pertsona ekintzailea langabezian egotea enpresa eratzerakoan.

 

Aurrekontua: 65.000,00€

Gehiago irakurri

Industri proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako laguntzak

Laguntza hauen bidez Azpeitian industria-proiektu estrategiko eta berritzaileak, genero-berdintasunerako neurriak, ingurumen-jasangarritasunaren sustapena, inbertsio proiektuak eta jarduera berriak bideratzea nahi da. Eta nola ez enplegu-sorrera.

Honakoak dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:

 

1.) 49 langile edo gutxiagoko enpresetarako INDUSTRIA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK eta berritzaileak exekutatu eta garatzea.

Diruz lagundu ahal izango diren proiektuak honako irizpide hauek bete beharko dituzte ( eskematikoki jarrita)


-Enpleguak sortzen dituztenak edo horretararako potentziala dutenak izan behar dute
-Digitalizazioa, ikerketa, berrikuntza edota garapenekoak izatea
-Eskualdeko ekonomi-ehuna dibertsifikatzeko balio dutenak
-RIS3 Euskadirekin bat datozenak izatea

2.) Instalazioak egokitu eta erosteko inbertsioak egitea, edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak erostea, 49 langile edo gutxiagoko enpresentzat.

 Diruz lagunduko diren inbertsioak:

Instalazioak egokitu eta erosteko inbertsioak egitea, edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak erostea. Gutxienez 120.000€ko inbertsioa egin behar da.( 49 langile edo gutxiagoko enpresentzat)
- AUTOKONTSUMO ELEKTRIKORAKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETAN inbertsioak egitea ( ETE edo enpresa handia).

3.) INDUSTRIA JARDUERA BERRIAK modu finkoan AZPEITIKO UDALERRIAN EZARTZEA

Bete beharreko baldintzak:


-Enpresak gutxienez 30 langile izan behar ditu.
-Industria jarduera berriak 700.000€ko inbertsioa egin behar du gutxienez.
-Industria jarduera berriak enpleguari eutsi beharko dio edota enplegua sortu beharko du 36 hilabetez gutxienez.

4.- GENERO BERDINTASUNA BULTZATUKO DUTEN NEURRIAK EZARTZEA, berdintasun -planak eginez eta instalazioak egokitzeko inbertsio zehatzak bideratuz.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

-Enpresak bere BERDINTASUN PLANA egin beharko du.( 100 langile edo gutxiagoko enpresentzat)
-Emakumeentzako instalazioek egokitzeko inbertsioak egitea: aldagelak, bainugelak dituzten aldagelak…

AURREKONTUA: 160.000,00€ 

Gehiago irakurri

Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako laguntzak

Merkataritza arloan eta lehen sektorean bereziki enpleguaren sorrera sustatzera bideratutako diru-laguntzak dira. era berean, diru-laguntza lerro honen helburua da merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak diruz laguntzea, bi arlo hauek indartzeko azken helburua lortzeko.

Ondorioz,honakoak dira eremu honetan diruz lagunduko diren jarduerak:

 

a) Langileak kontratatzea

Lehen sektoreari eta merkataritza arloari laguntza berezi bat eman nahi zaio, lana aurkitzeko erraztasuna hobetuko duten neurriak jasoz bai eta langileen lan baldintzen hobekuntzarako, aldi baterako nahiz kontratu mugagabeak lagunduz.

b) Merkataritza arloko lehiakortasua eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea ( ostalaritza barne) diruz lagungarriak izango dira:

  • Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa
  • Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adb; lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea, etab.)
  • Covid-19aren eraginez hartu beharreko prebentzio neurriak ezartzeko egindako gastuei aurre egiteko laguntza (beharrezko epiak, hidrogelak, manparak eta antzekoak jartzea, lokaletan egin beharrezko obrak eta antzeko hornidura nahiz lanak ). Beti ere prebentzio neurrien betetzeari loturikoak eta lokal bakoitzarekiko diru muga batekin.
  • Web orrien eraketa edota mantenua

C) Lehen sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea

Lehenengo sektorean enpresak ezarri, eraberritu edo finkatzeko inbertsioak sustatu nahi dira, honako helburuak lortzeko asmoz:

  • Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumen arloko jasangarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak bultzatzea.
  • Nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak sartzea bultzatzea.

d) Merkataritzako ( zerbitzuak barne) edo lehen sektoreko jarduerak jartzea
e) Merkataritzako (zerbitzuak barne) edo lehen sektoreko jarduera berrientzat zuzendutako lokalen alokairuak
f) Azpeitian kokatutako merkataritza establezimenduentzat (zerbitzuak barne) merkatu azterketak egitea

Gehiago irakurri

Herriko ekonomia sustatzeko laguntzak

Ekonomia sustatzeko laguntzek xede nagusitzat berpizte ekonomikoa izan dute, enpleguaren sorrera sustatuz, eta aldi berean, udalerriko enpresen lehiakortasuna sendotuz.Programa honen bidez, empresa berriak merkaturatzea eta lehendik daudenak sendotzea bermatuko duten ekintza-ildoak ezartzen dira, tokiko enplegua sortu eta mantentzea eta genero-berdintasuna nahiz garapen jasangarriarekin lerrokatutako ekonomia bultzatuko duten neurriak martxan jartzea helburu dutenak.


Hori oinarrian izanik eta supertze ekonomikoa ardatz hartuta Azpeitiko Udalak, LANBIDE eta gainontzeko erakundeek har ditzaketen neurrien kalterik gabe, eta bere eskumenen baitan, tokiko ekonomia sustatzearen aldeko apostu sendoa egingo du, enpleguaren sorkuntza ekarriko duten ekimen eta jarduerak herriaren onurakoak eta giza interesekoak aitortuz.


Aurrekontua: 500.000€

 


LAGUNTZA LERROAK 

 

Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako laguntzak

 

Industri proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako laguntzak

 

Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntza

 

Gehiago irakurri

Etxeko gastuak finantzatu eta aldi berean gremioak mugitzen dituzten jarduerak diruz-laguntzea

Etxeko gastuak finantzatu eta aldi berean gremioak mugitzen dituzten jarduera ezberdinak diruz lagunduko dira. Horien artean:

• Eraikuntzetako fatxadak birgaitzea
• Bizileku-erabileratarako eraikinetan dauden etxebizitzetan irisgarritasuna sustatzeko jarduerak
• Energia aurreztera bideratutako lanak eta antzekoak

Aurrekontua: 40.000€

Gehiago irakurri

Turismo bonoak

Eremu honi dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak proposamen bat diseinatu du, kontsumoa sustatzeko erakunde arteko programa bat, bonu sistema baten bidez. Bonuak EAEko merkataritza, ostalaritza eta turismo sektoreetako establezimenduetan erabili ahal izango dira.

Programa hau gainerako administrazioei irekita dagoen ekimen bat da, eta Euskadiko udalei aukera eskainiko zaie parte hartzeko.

Esan , ekimen hau oraindik ez dela martxan jarri eta EUDELen lantzen ari direla. Udalei ekimen honen berri eman zaie, bertan parte hartu edo ez balora dezaten. Hori guztia, programaren xehetasunak erabat zehaztu gabe, dagozkion talde teknikoek zehaztuko baitituzte xehetasun horiek.

 

*Kanpainaren inguruko zehaztasun gehiago izandakoan eta EUDELen aztertu ondoren Azpeitiko Udalak erabaki beharko du kanpaina horretara atxikitu edo ez eta ze baldintzetan.*

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information