- 19/04/2024
Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria
Astelehenean hasiko dituzte lanak, I-5.003F eta I-5.004F eremuan. Aurrena, Zestoatik Corrugados Lasaora arteko zatian arituko dira; hura bukatutakoan, berriz, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko tarteari ekingo diote. Lanek irauten duten bitartean, bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara bitartean.
Gehiago irakurriEzkontza zibila baimentzeko ahalmena
Alkatearen Dekretua 2024ko apirilaren 17koa.
Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/1994 Legeak alkateei baimena ematen dienez ezkontzak egiteko.
Dekretu honen bitartez, hauxe
ERABAKITZEN DUT
2024ko apirilaren 30ean honako ezkontza hau baimentzeko eskumena eskuordetzea honetako zinegotzia den Ander Larrañaga Zinkunegi jaunari I.A.R eta G.A.Zen artekoa.
Azpeitia, 2024ko apirilaren 17a.- Nagore Alkorta Elorza, alkatea.
Gehiago irakurri
- 17/04/2024
Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna
Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten.
Gehiago irakurri- 16/04/2024
Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen ezaugarriengatik (igogailurik eta ganbararik ez, portal txikiak…) espazio arazoak izaten baitituzte auzotarrek. Bizilagunen beharrak ezagutzea izan zen atzoko bileraren helburua.
Gehiago irakurri- 16/04/2024
Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute
Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote.
Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz.
Gehiago irakurri- 16/04/2024
Heriotza eta dolua, haurren ikuspegitik
Apirilaren 25ean, Heriotza haurrekin. Dolua eta heriotzaren ulermena haurrengan hitzaldia eskainiko du Naroa Martinezek. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian. Euskaraz izango da hitzaldia, baina aldi bereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara, Telegram bidez.
Gehiago irakurriGizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL/AES)
AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL/AES).
Oinarri arautzaileak: Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren inguruko abenduaren 22ko 14/2022 Legeak hainbat baliabide arautzen ditu bazterkeria arriskuak saihesteko eta gizarteratzera sustatzeko, eta horien artean daude Gizarte Larrialdietarako laguntzak (GLL-AES).
2024. ekitaldirako deialdia: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren 2024ko martxoaren 27ko Agindua (E.H.A.A, 70 zk., 2023/04/09koa).
2024ko deialdiaren aurrekontua: 371.000 €.
Aurrekontuko partida: 1.0600.480.231.00.01.2024.
Pertsona onuradunak:
Espediente administratiboa GLL-2024-02-29 Alkatetzak 2024/02/29an emandako Ebazpena.
Espediente administratiboa GLL-2024-03-20 Alkatetzak 2024/03/20an emandako Ebazpena.
Gehiago irakurri- 12/04/2024
Euskal talderik ezagunenetakoak izango dira Azpeitian saninazioetan
Festa guztietako ezinbesteko osagaia izaten da musika; aurtengo saninazioetan, ordea, protagonismo berezia izango dute kontzertuek. Euskal taldeen aldeko apustua eginez, gaur egun jende gehien erakartzen duten musikarietako batzuk izango dira Azpeitian. “Azpeitiko plaza euskal musikaren plaza izango da”, esan du Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak.
Gehiago irakurri- 12/04/2024
Asteartean izango da apirileko ohiko udalbatzarra
Asteartean, apirilak 16, apirileko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da, eta pleno aretoan egingo dute. Besteak beste, 2024ko bigarren kreditu aldaketa egitea aztertuko dute udal ordezkariek.
Gehiago irakurri