wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

2020-2021 ikasturterako izen-ematea zabalik dugu Azpeitiko Udal Ludoteketan eta Gaztelekuan. Aurten, ordea, osasun alarma egoera dela eta, ludoteken zein gaztelekuaren funtzionamendu irizpideak egokitu behar izan dira. Haur eta nerabeen gurasoek jakin beharrekoekin protokolo edo egokitzapen plana osatu dugu eta izen-emate fitxa betetzen hasterako komeni da irakurtzea.

Ikasturte berri honetan, derrigorrezkoa izango da bai ludoteketan eta baita gaztelekuan ere izena ematea bertara joan ahal izateko. Ludoteketara joateko urriaren 16a baino lehen eman beharko da izena. Urteko kuota 12€ izango da eta izen-ematearekin batera ordainagiria aurkeztu beharko da. Gaztelekuaren kasuan, izen-ematea dohainik izango da eta urriaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

Izena emateko on-line egitea gomendatzen da, behean dituzuen izen-emate fitxak bete eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidalita. Hala ere, aurrez aurre egiteko aukera ere eskainiko da, betiere aurrez hitzordua hartuta. Horrekin lotuta, erabiltzaile berriek guneak ezagutzeko ate irekiak ere egingo dira, izen-ematea irekita dagoen bitartean izango da, goizez zein arratsaldez.

Azkenik, zerbitzuek egunerokotasunean izango dituzten adinari dagozkien txandak ondorengo taulan jasota daude. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara.

 

Izen-emate fitxak

Ludotekako izen ematea

Gaztelekurako izen ematea