wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Larunbatean, 09:00etatik 15:00etara bitartean egingo da bilketa Elikagunean, Sanjuandegi eta Juan XXIII-ko Eroskin eta BM-n. Arroz luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atuna eta sardinak latan, oliba olioa, espeziak (kuminoa, currya, piperbeltza eta piperbeltz zuria), esne hautsa eta barra energetikoak bilduko dira.

Greziako Lesbos uharteko kanpalekuak su hartu eta gero, Moriako errefuxiatuen oinarrizko beharrei erantzuteko gero eta beharrezkoagoa da nazioarteko laguntza. Zaporeak elkarteak hilabeteak daramatza Lesbosen otorduak prestatzen Afrikatik, etorkizun hobeago baten bila Europara datozenen artean.

Azken asteotan, sutearen eta Covid-19az kutxatutako lehen kasuak agertzeak asko okertu du egoera, eta beharrak asko handitu dira. Hala, gaur egun, 2.000 jatordu inguru banatzen dituzte, denbora gutxian, bikoiztu egin dute prestatzen duten jatordu kopurua. Horregatik, asteburu honetan, elikagaiak jasoko dituzte Euskal Herri osoko hainbat puntutan. Azpeitian ere janari bilketa antolatzeko lanetan ari da Udala, Zaporeak elkartearekin elkarlanean.

Janari bilketa lau puntutan egingo da larunbatean, hilak 26, 09:00etatik 15:00etara bitartean: Elikagunean, Sanjuandegiko Eroskin, Juan XXIII.eko Eroskin eta BM-n. Eta honako elikagaiak bilduko dira:

• Arroz luzea
• Garbantzuak
• Dilistak
• Babarrunak
• Makarroiak
• Atuna eta sardinak latan
• Oliba olioa
• Espeziak (kuminoa, currya, piperbeltza eta piperbeltz zuria)
• Esne hautsa
• Barra energetikoak

Boluntario izateko deia
Janari bilketa herritar boluntarioen bidez egitea aurreikusten da. Bi orduko txandak izango dira, eta horretarako interesa duten herritarren Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 79 82 telefonora dei dezakete (08:00etatik 15:00etara).