Greziako Lesbos uharteko kanpalekuak su hartu eta gero, Moriako errefuxiatuen oinarrizko beharrei erantzuteko gero eta beharrezkoagoa da nazioarteko laguntza. Zaporeak elkarteak hilabeteak daramatza Lesbosen otorduak prestatzen Afrikatik, etorkizun hobeago baten bila Europara datozenen artean.
Azken asteotan, sutearen eta Covid-19az kutxatutako lehen kasuak agertzeak asko okertu du egoera, eta beharrak asko handitu dira. Hala, gaur egun, 2.000 jatordu inguru banatzen dituzte, denbora gutxian, bikoiztu egin dute prestatzen duten jatordu kopurua. Horregatik, asteburu honetan, elikagaiak jasoko dituzte Euskal Herri osoko hainbat puntutan. Azpeitian ere janari bilketa antolatzeko lanetan ari da Udala, Zaporeak elkartearekin elkarlanean.
Janari bilketa lau puntutan egingo da larunbatean, hilak 26, 09:00etatik 15:00etara bitartean: Elikagunean, Sanjuandegiko Eroskin, Juan XXIII.eko Eroskin eta BM-n. Eta honako elikagaiak bilduko dira:
• Arroz luzea
• Garbantzuak
• Dilistak
• Babarrunak
• Makarroiak
• Atuna eta sardinak latan
• Oliba olioa
• Espeziak (kuminoa, currya, piperbeltza eta piperbeltz zuria)
• Esne hautsa
• Barra energetikoak
Boluntario izateko deia
Janari bilketa herritar boluntarioen bidez egitea aurreikusten da. Bi orduko txandak izango dira, eta horretarako interesa duten herritarren Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 79 82 telefonora dei dezakete (08:00etatik 15:00etara).