wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

2020-2021 ikasturtean ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du Udalak urriaren 2a arte. Proposamenak aurkezterakoan, eskaera orria betetzeaz gain, ikastaroaren nondik norakoak azaltzeko txosten bat ere aurkeztu behar dute Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Urtero bezala, dei egiten die, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenei, proiektua aurkeztera. Aurkeztutako proiektuen balorazioa egingo du Udalak. Aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:

1. Ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea.
2. Zerbitzu hori herrian beste leku batean ez eskaintzea.
3. Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea.

 Aukeratutako proiektuei honakoa eskainiko die Udalak: ikastaroen propaganda egiteaz arduratuko da eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala utziko du. Udalaren eta ikastaroa emango duenaren artean hitzarmen bat sinatuko da, bertan jasoz bi aldeen eskubide eta betebeharrak.

Interesatuek, Udaleko eskaera orria beteta eta txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroaren nondik norakoak azalduz. Honako atalak agertu behar dira gutxienez txostenean: ikastaroaren helburua,
edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen eta irakasleak (edo irakasleen) gaia ezagutzen duela agertuko duen dokumentazioa (heziketa agiriak, lan eskarmentua, etb.).

Aurreko ikasturtean ikastaroren bat eman dutenen kasuan, egiten den proposamena orain artekoarekin jarraitzea bada, ez dute txostena aurkeztu beharko; nahikoa izango da eskaera orria betetzearekin.

Urriaren 2rako aurkeztu behar dira eskaerak, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Eskaintza honen inguruko informazio gehiago edo zalantzak argitzeko 943 157928 telefonora deitu dezakete interesatuek.