wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Ikasturte berrian euskaraz ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat matrikulazio epea irekita du Udal Euskaltegiak, irailaren 21era arte. “Aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, aurrez aurreko klaseei heltzeaz gain, hainbat maila online egiteko aukera ere eskainiko dugu. Gure helburua erraztasunak eskaintzea da”, adierazi du Eneritz Albizu Euskara batzordeburuak.


Udal Euskaltegiak ikasturte berrian euskara ikasteko saioak prest ditu. Euskaraz ikasi edo euskara maila hobetu nahi dutenek irailaren 25era arte izena emateko matrikulazio epea zabalik dute. Azken urteotan bezala, euskara doan ikas daiteke Azpeitiko Udal Euskaltegian.


Euskaraz jakin arren, hobetu edo tituluren bat atera nahi dutenentzat, euskaraz ikasten hasiak direnentzat, lehen urratsak eman nahi dituztenentzat.... denentzat eta denetariko ikastaroak antolatuko dira aurtengorako ere. Maila guztietako ikastaroak, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak ateratzeko aukera ere eskaintzen da. Goiz, arrats zein gauez eskaintza zabala egiten da euskaraz ikasteko. Aurten gainera, hainbat mailatan online eskaintza ere eskainiko da: “Egoera berezi honetan, ohiko aurrez aurreko eskaintzari heldu diogu, baina pauso bat eman eta on-line eskaintza ere eskainiko dugu zenbait mailatan. Gure helburua euskara ikasi nahi dutenei horretarako erraztasunak eskaintzea da”, gaineratu du Albizuk. Honela, Udal Euskaltegiak herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua zabaldu eta hobetzeko pauso bat gehiago eman du. Aurrez aurreko saioetarako segurtasuna bermatzeko eta euskaltegia euskara ikasteko gune segurua izateko protokoloa egin du Euskaltegiak eta zehaztutako irizpideei jarraituz eskainiko da eskaintza.

EUSKARAZ IKASTEA, DOAKOA


Duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian: "Euskaraz ikasteko edo hobetzeko aukera eskaini nahi diegu herritarrei. Horretarako, doako euskalduntzea sustatzen dugu, eta euskaraz ikasi nahi dutenek jakin dezatela Azpeitian, hainbat baldintza betez gero, euskaraz doan ikas daitekeela”, azpimarratu du Albizuk.

Matrikulazio epea irekita izango da irailaren 21a bitartean. Euskaraz ikasteko izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 18:00etara artean irekita dituzte Udal Euskaltegiko ateak.