wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Arreta soziosanitarioa etxean edo gizarte-erakundetan emateko lanbide-kualifikazioa, homologazioa, lortzeko prozedura ireki zuen Eusko jaurlaritzak irailaren 9an. Prozesu horretan, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura abian jartzen da homologazioa eskuratzeko. Prozesuan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 24rako egin behar dute aurre-inskripzioa Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan; hala ere, horretarako informazioa eta laguntza eskainiko ditu Azpeitiko Udalak, 943 54 79 83 telefonora deituta (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). 

Abian jarritako prozesu horretan, arreta soziosanitarioan izandako lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura abian jartzen da homologazioa eskuratzeko. Homologazioa eskuratzeko hiru faseko prozesua izango da. Gaur egun aurre-inskripziorako epea dago zabalik, eta interesdunek hainbat dokumentazio aurkeztu behar dute horretarako.

Prozedura honetan parte hartu nahi duten pertsonek zenbait baldintza ere bete behar dituzte, besteak beste:

1- Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.

2- 20 urte beteak izatea, eskabidea egin aurretik.

 3- Egiaztatu nahi diren konpetentzia-unitateekin lotutako lan-esperientzia edo prestakuntza ez-formala justifikatzea (deialdiaren aurreko 10 urtekoak):


• Lan-esperientzia: gutxienez 3 urte justifikatu behar dira, eta, guztira, lan egindako 2.000 ordu gutxienez.
(Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria eta lan-eskarmentua hartu duen enpresaren edo enpresen ziurtagiriaren bidez justifikatu beharko da) .
• Prestakuntza ez-formala: 300 ordukoa gutxienez.
(Jaso dela ziurtatzen duten tituluen edo dokumentuen bidez justifikatu beharko da).

Aurre-inskripzioa Izarraitz Lanbide Heziketa Zentroan, Azkoitian, (943 85 21 74) egin behar da irailaren 24a bitartean; hala ere, Azpeitiko Udalak horren inguruko informazioa eta tramiteetarako laguntza eskainiko du Basazabal Formazio Zentroan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Horretarako, 943 54 79 83 telefonora deitu eta hitzordua hartu dezakete.