wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Egoerak hala behartuta, hainbat neurri hartu behar izan dira aurten Stock Azoka antolatzerakoan, besteak beste, Azoka Plazan gehienezko bezero kopurua mugatzea eta postuen zein pertsonen arteko segurtasun distantzia ziurtatzea. Behin Azoka igarota, balorazio positiboa Azpeitiko Udalak eta Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak.


Beste hainbat ekitaldi bezala, Stock Azoka ere ezberdina izan da aurtengoan. Covid-19aren mehatxuaren aurrean, hainbat aldaketa egin behar izan dira, herritarren eta dendarien osasuna bermatzeko helburuarekin.


Egoera berri honetan, saltokiek izan duten inplikazioa oso modu positiboan baloratu da. Merkatari askok euren denden aurrean ezarri dute postua, Azoka Plazako Merkatuan postu gutxiago ezarriz eta beraz, espazio eta distantzia handiagoak sortuz Azokaren banaketan.


Arriskuak ekiditeko neurri gehigarri moduan, jende metaketak sor zitzaketen dinamizazio ekintzak ez egitea erabaki zen da. Horren ordez, pizgarri moduan, hiru erosketa bonoren zozketa gauzatu da Azokara gerturatu diren bezeroen artean. Gaur ezagutu dira hiru saridunak: Azoka Plazako postu batean erosketa egiteagatik Maje Rezola, Zume arropa dendan erosketa egiteagatik Ainhoa eta Jostaldi kirolak dendan erosketa egiteagatik Maite Araujo.


Salerosketei dagokienez, balorazio positiboa burutu dute, oro har, dendariek. Azken urteetan bezala, ostiral arratsaldea eta larunbat goiza, bereziki, izan ziren erosketa une garrantzitsuenak. Edonola ere, jendearen joan-etorria kontrolatua baina etengabea izan zen Stockak zirauen bitartean eta eguraldia lagun, orokorrean jendea hurbildu dela azpimarratu daiteke, beti ere segurtasun neurriak errespetatuz.


Guztiaren gainetik, aipatzekoa eta eskertzekoa da, herritarrek agertu duten jarrera. Momentu oro, segurtasun neurriak ulertu eta errespetatu dituzte, Azokaren garapena erraztuz. Horregatik, Bertan Merkatari Elkarteak eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie Stock Azokara hurbildu diren guztiei.