Enpresa bat sortzeko ideia edota proiekturen bat duen eta horren inguruko aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Formazioan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu. Formakuntza irailaren 23an hasiko da eta bi asteko iraupena izango du. Izen emateko edota informazio gehiagorako Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan: telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..
Ikastaroa Lanzituz, lan sozietateak sortuz programaren baitakoa da eta langabetuen lan munduratzea sustatzen du, lan sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz.