wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitiko Udalaren laguntzaz Stock Azoka antolatu du iraila heltzearekin batera. Horrela, ostiral arratsaldez eta larunbatean egun osoz herriko puntu ezberdinetan prezio beheratuetan erosketak egiteko aukera izango da. Osasun larrialdi egoera dela eta, segurtasun neurriak betetzeko neurriak hartuko dira. 


Guztira 37 saltoki izango dira ekintzan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio baxuetan eskainiko dituztenak. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, han, 13 postu izango dira: Aitzaki Kirolak, Arku, Bask, Disdira, Gurrutxaga parafarmazia, Jostaldi kirolak, Kids and Us, Larrañaga kirolak, Martina Isasti, Mugi, Nerea eskulanak, Oinkari eta Ubbo.


Horiez gain, beste 24 postu aurkitu ahal izango dira, bakoitza bere saltoki aurrean. Alar Mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arrospide, Azkue, Babesa moda, Biur, Boers, Bossi, Edurne oinetakoak, Furundarena, Frida, GEU, Ilargi, Inar Optika, Iosu optika, Jostaldi kirolak, Kotoi, Luix Beltza, Mina mertzeria, NKN, Ufito, Zume eta Zuri-Beltz.

Aurtengoa, osasun larrialdi egoerak baldintzaturiko Stock Azoka izango da. Zentzu horretan, Bertan Merkatari Elkarteak osasun neurri zorrotzak ezarriko ditu Stockaren garapenean. Azoka Plazara sartzeko aforoa kontrolatuko da, gehienezko pertsona kopurua mugatuz, eta postuen zein pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatuko da une oro, bai Azoka Plazan zein denden kanpoaldetako postuetan. Aldi berean, gel hidroalkoholikoen erabilera beharrezkoa izango da eta ukituak izan diren produktu guztiak desinfektatu egingo dira berriro bezeroei eskuragarri jarri baino lehen. Horrez gain, bezeroen datuak hartuko dira, segurtasunagatik identifikatuta izateaz gain, 100€ko hiru bonoren zozketan parte hartzeko aukera emanez.


Stocka ostiral arratsaldean hasiko da, 16:00tatik 20:30tara egongo da. Larunbatean, berriz, egun guztian izango dira zabalik, 10:00tatik 20:00tara. Ordutegi zabal honen bidez, bezeroen fluxuak denboran zabaldu nahi dira, segurtasuna eta sortu daitezkeen itxarote ilarak murriztuz.


Azokaren ospakizuna baliatuz, Bertan-ek bere maskota emango du ezagutzera, Berti, herriko kaleetan ibiliko delarik ekimenaren beri emanez.