wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Saninazioa egun seinalatuak iristear direla, Nagore Alkorta alkateak gutun bat bidali du herriko etxe guztietara, herritarrei orain artean erakutsitako jarreragatik eskerrak emateko eta egun berezi horien aparian hartutako neurriak gogorarazi eta ardura eskatzeko. Bixitariei ez etortzeko deia ere egin nahi izan die: "egoera hobetzen denean esku zabalik hartuko ditugu guztiak. Baina gaur egungo egoeran uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean ez etortzeko eskatu nahi diegu". Bideo bidez ere zabaldu du mezua alkateak. 

Egun arraroak dira Azpeitian, azken hauek. Festen atariko egunak izan beharko lukete egoera normalean, baina Covid19aren pandemia dela eta festak bertan behera uztea adostu zuten eragileek eta Udalak uztailaren hasieran. Egitaraurik gabe, festarik ez dela izango azpimarratu du Alkortak: "Saninazioak festa bereziak dira azpeitiarrontzat, baina aurtengoan ez da festarik ospatuko. Egun berezio horietarako neurri bereziak adostu ditugu tabernariekin gainera". Hala, aforoa zorrotz kontrolatuko da, terrazan edo taberna barruan soilik izango da kontsumitzeko aukera, udaltzaingoa indartuko da egun horietan eta taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Herritarrei "arduraz jokatzeko, planak birplanteatzeko eta jende pilaketarik ez sortzeko" eskatu die. 

"Benetan festa maiteak dira, dugun onena erakusten dutelako; elkarlana, parte-hartzea, aniztasuna, berdintasuna, elkartasuna... Halere, aurten, beste modu batera bada ere, dugun onena erakusteko garaia da: erakus ditzagun ardura eta errespetua. Ardura, herritar guztion osasuna zaintzeko; eta errespetua, gaixotasun honen aurrean zaurgarrienak diren kolektiboekiko eta beldurrez daudenekiko", gaineratu du. 

Bixitariei ez etortzeko deia

Saninazioetan familia giroko ospakizunetara zein kaleko giroaz gozatzera bisitan jende asko etorri ohi da euskal Herriko txoko desberdinetatik. Horiei, ez etortzeko deia egin die alkateak: "Egoera hobetzen denean, guztiak esku zabalik hartuko ditugu, baina bereziki uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean ez etortzeko deia egin nahi diegu. Ez dagoelako ospakizuneratako baldintzarik". 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi izan ditu: "Herritar eta eragileei hilabete hauetan gertu sentitu dugun konpromiso horrengatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrak erakutsitako jarreragatik.