wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Larunbatean Osasun Sailak emandako irizpideak aztertu eta hainbat erabaki hartu ditu Udalak. Bide horretan udal udalekuak ez egiteko gomendioari jarraituz, falta diren udako ekintzekin ez jarraitzea erabaki da, eta dagoeneko abisatu diete datozen ekintzetan parte hartzeko izena emanda zuten herritarrei: “Pena handia ematen digu ekintzak bertan behera utzi beharrak. Baina herritarron osasuna da garrantzitsuena eta horregatik hartu dugu erabaki hau”, adierazi du Ainara Larrañaga Gazteria zinegotziak.

Bost astetarako ekintzak antolatu ziren, adin tarte desberdinen arabera talde txikietan antolatuta gauzatzeko. Hiru aste egin dira eta balorazio positiboa egin dute: “Oso ondo joan dira ekintzak. Prebentzio neurriak beteta egin dira ekintzak eta eskertzekoa da parte hartzaileek erakutsi diguten ekintzetarako gogoa eta jarrera”, gaineratu du.

 

Behar bereziei erantzuteko zerbitzuak martxan jarraituko du
Udako ekintzekin batera, herrian hainbat behar berezi edo gabezia dituzten haur eta gaztetxoentzako zerbitzuak ere jarri dira martxan, ikastetxeekin elkarlanean: “Zerbitzu hori jasotzen duten familien berezitasuna kontuan izanik eta haurrak banaka edo familian ibiltzen direla hezitzaileekin kontuan izanda, horri eustea erabaki dugu gaur gaurkoz”, zehaztu du Larrañagak.


Alarma egoerak ikastetxe eta aisialdi ekintza guztiak horrenbeste denboraz etenda egotearen eraginez hainbat haur aisialdi sanorik gabe daudela detektatu zuten ikastetxeek eta Udalak. Hala, udalak kontratatutako bederatzi kale hezitzaileen bidez behar hori duten familietako haurrak aisialdi hezitzailea bermatzen ari dira ekainaren bukaeratik; familia bakoitzak haurren beharren araberako zerbitzua jasotzen du. Hala, 25 familiatako haurrek astean bi aldiz, hezitzaile batekin aisiaz gozatzeko aukera izaten dute.