wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Astelehenean, uztailak 13 bukatuko da Joxe Takolo Bekara proiektuak aurkezteko epea. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001. urtetik, goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatze 3.000€ko beka da. Proiektuak Azpeitiko Udalean; presentzialki eta egoitza elektronikoaren bidez (udal webgunearen bidez).

 

2001etik ematen du Azpeitiko Udalak Joxe Takolo Beka. Mendizaletasuna bultzatzeaz gain Joxe Takolo azpeitiar mendizalearen izena eta izanaren berri helburu dutela. Urte guzti hauetan maila desberdinetako munduan zehar garatzeko hainbat proiektu lagundu dira diruz.

Duela hiru urte, inflexio puntu bat egin ostean, zenbait aldaketarekin, indarberritu egin zen.

 

Bekaren irizpideak

Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira

1.  Proiektuaren originaltasuna (% 29 gehienez).

2.  Proiektuaren zailtasuna (% 29 gehienez).

3.  Parte-hartzaileak (% 21 gehienez).

3.1.  Parte-hartzaile euskaldunen kopurua (% 7).

3,2.  Parte-hartzaileen parekotasuna (% 7).

3.3.  Inklusibotasuna (% 7).

4.  Jardueraren eta baliabideen finantzaketa (% 21 gehienez).

4.1.  Aurrekontua (% 7).

4.2.  Proiektuaren iraupena (% 7).

4.3.  Proiektua gauzatuko den lekua (% 7).

Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko ditu lan horretarako izendatutako batzorde teknikoak.

Proiektuaren aurkezpena

Proeiktua aurkezten dutenek, diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko dituzte, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko lizentzia. Lizentzia hori, gutxienez, bekara aurkeztu baino urtebete lehenago ateratakoa izan beharko du.

Egin nahi den proiektuaren oroitidazkia edo memoria, hari dagokion aurrekontuarekin batera ere aurkeztu beharko da, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

Dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

 

Bekaren deialdia

Joxe Takolo Beka 2020