wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak Arreta Soziosanitarioko ikastaroa eskainiko du irailaren bukaeratik aurrera, baina ikastaroaz hitz egiteko eta parte hartu nahi dutenen oinarrizko ikasketen inguruko froga egiteko, datorren astelehenean, bilerak egingo ditu Udalak interesatuekin. Saiora joateko aurrez izena eman behar da 688 845 118 telefonora deituta.

Azpeitiko Udalak hainbat urtez eskaini du Arreta Soziosanitario titulua ateratzeko ikastaroa herrian. Irailetik aurrera, ikastaro hori berriro eskaintzeko asmoa du. Herrian zaintzan lanean ari diren hainbat lagunek orain arteko ikastaroen ordutegi eta erritmoa lanarekin bateratzeko dituzten zailtasunen jakitun, ikastaroa egokitu egingo da. Hau da, egunean 2-3 orduko saioak izango dira eta ez orain artean bezala 5 ordukoak. Ikastaro horrekin zaintza lanetarako ezinbesteko den titulua eskuratzen da. “Langabeziari aurre egiteko formazioa da Udalaren apustu nagusia. Bide horretan, formaziorako aukerak eskaintzen ditugu herrian. Zaintza lanetarako Arreta soziosanitario ziurtagiria eskainiz zaintza lanetan aritzen direnen profesionalizazioa bultzatu nahi dugu, eta bide horretan, lan horiek duintzeko egiten dugu esfortzua”, adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.

Ikastaroa irailaren bukaeran hasiko da, baina ikastaroaren berri emateko eta izena eman nahi dutenek oinarrizko ikastetak ba al dituzten ziurtatzeko datorren astelehenean, uztailak 6, bazkal ostean, txanda ezberdinetan, bilerak egingo dira interesatuekin. Bertan, profesionaltasun ziurtagiriaren inguruko xehetasunak emateaz gain, ikasketa maila frogatzeko azterketa txiki bat egingo zaie. Hala, maila ez dutenei profesionaltasun ziurtagiria ateratzeko ikastaroan hasteko aurre-prestakuntza bat eskainiko zaie, beharrezko gaitasunak bermatzeko.

Uztailaren 6rako, saio desberdinak antolatu dira, azoka plazan, jende pilaketak ekiditeko. Beraz, ezinbestekoa da izena ematea 688 845 118 telefonora deituta. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era bitartean eman daiteke izena; horretarako azken eguna uztailaren 3a izango da. Izena ematean esango zaio bakoitzari zein ordutako saiora joatea egokitu zaion. Ezinbestekoa izango da maskarilla eta boligrafoa norberak eramatea.