wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria
Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak Arreta Soziosanitarioko ikastaroa eskainiko du irailaren bukaeratik aurrera, baina ikastaroaz hitz egiteko eta parte hartu nahi dutenen oinarrizko ikasketen inguruko froga egiteko, datorren astelehenean, bilerak egingo ditu Udalak interesatuekin. Saiora joateko aurrez izena eman behar da 688 845 118 telefonora deituta.

Azpeitiko Udalak hainbat urtez eskaini du Arreta Soziosanitario titulua ateratzeko ikastaroa herrian. Irailetik aurrera, ikastaro hori berriro eskaintzeko asmoa du. Herrian zaintzan lanean ari diren hainbat lagunek orain arteko ikastaroen ordutegi eta erritmoa lanarekin bateratzeko dituzten zailtasunen jakitun, ikastaroa egokitu egingo da. Hau da, egunean 2-3 orduko saioak izango dira eta ez orain artean bezala 5 ordukoak. Ikastaro horrekin zaintza lanetarako ezinbesteko den titulua eskuratzen da. “Langabeziari aurre egiteko formazioa da Udalaren apustu nagusia. Bide horretan, formaziorako aukerak eskaintzen ditugu herrian. Zaintza lanetarako Arreta soziosanitario ziurtagiria eskainiz zaintza lanetan aritzen direnen profesionalizazioa bultzatu nahi dugu, eta bide horretan, lan horiek duintzeko egiten dugu esfortzua”, adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.

Ikastaroa irailaren bukaeran hasiko da, baina ikastaroaren berri emateko eta izena eman nahi dutenek oinarrizko ikastetak ba al dituzten ziurtatzeko datorren astelehenean, uztailak 6, bazkal ostean, txanda ezberdinetan, bilerak egingo dira interesatuekin. Bertan, profesionaltasun ziurtagiriaren inguruko xehetasunak emateaz gain, ikasketa maila frogatzeko azterketa txiki bat egingo zaie. Hala, maila ez dutenei profesionaltasun ziurtagiria ateratzeko ikastaroan hasteko aurre-prestakuntza bat eskainiko zaie, beharrezko gaitasunak bermatzeko.

Uztailaren 6rako, saio desberdinak antolatu dira, azoka plazan, jende pilaketak ekiditeko. Beraz, ezinbestekoa da izena ematea 688 845 118 telefonora deituta. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era bitartean eman daiteke izena; horretarako azken eguna uztailaren 3a izango da. Izena ematean esango zaio bakoitzari zein ordutako saiora joatea egokitu zaion. Ezinbestekoa izango da maskarilla eta boligrafoa norberak eramatea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information