wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

1969. urteko ekainaren 28 gauean New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu asmoz. Hori gogoratu eta LGTBQ kolektiboaren eskubideak aldarrikoatzeko sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da egun horretan, eta Azpeitiko Udalak beste urte batez, aldarri horrekin bat egiten du.


Egun hori orain arteko lorpenak ospatu eta oraindik lortu gabe ditugun oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko eguna da. Izan ere, gertaera hartatik 40 urte baino gehiago igarota, eta gizarte-kontzientzia gero eta handiagoa den arren, datuek berresten dute gorroto-diskurtsoen icebergaren tontorrean sexu-orientazioaren eta identitatearen, edota genero-adierazpenaren ondoriozko diskriminazioa ematen dela. Eta argi adierazi nahi dugu hori guztia ez dela LGTBI+ kolektiboari bakarrik dagokion zerbait, herritar guztioi dagokion zerbait baizik.


Azpeitiko Udalak ozen aldarrikatu nahi du, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio sexu eskubideen alde borrokatzen diharduten gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduei eta baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten.


Sexua, generoa eta sexualitatea norberaren identitatearen osagaiak direla adierazi nahi dugu, eta beraz erabateko askatasunez aukeratu beharrekoak. Oinarrizko giza eskubideei buruz ari gara eta ezinbestekoa da horiek errespetatzea. Ondorioz, herritar guztien eskubideak errespetatu daitezzen lanean jarraituko du hezkuntzaren bidez, hezkidetzatik, sentsibilizazio ekintzak zein kanpainak eginez, eta sexu askapenerako egunean aldarriak zabalduz.