Esklabak Iturzuloko babestutako etxebizitzen eraikuntzan, bihar, ekainak 25, zimentazio losa hormigonatu behar dute, eta hori dela eta ohi baino goizago hasiko dira obrak (goizeko 06:00ak aldera). Hormigonatze lan hori etenik gabe egin beharreko lana da, eta egun osoan arituko dira horretan. Lan horietarako bi bonba jarri behar dituzte, bata obra eremuan jarriko da eta bestea Iñaki Azpiazu kalean; hori dela eta hainbat aparkaleku kendu beharko dira eta baliteke hainbat momentutan trafikoan ere eragina izatea, kamioien joan etorria dela eta.
Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagunei.