wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Helburua: Covid-19 birusak eragindako krisiaren ondorioz kaltetuak izan diren Azpeitiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan kontsumoa sustatzea; konkretuki honako esparru hauek bultzatzea:

  • Covid-19 birusak eragindako krisiak kaltetutako herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan erosketak sustatzea.
  • Kontsumitzaileek, udalerriko bizilagunek zein Azpeitian kontsumitzen duten bisitariek, hobaria eskuratu ahal izatea Azpeitiko saltokietan erosteagatik.

Bono hauek helburu bikoitz bat dute. Batetik, herritarrak sentsibilizatzea /jabetuaraztea herriko komertzioetan erosteak duen garrantziaz, batez ere gazteak, herritik kanpo nahiz internet bidezko erosketa gehien egiten dituztenak direlako. Bestetik, kontsumoa suspertzea herrian bertan.

Bono hauek sustatzeko Udal aurrekontuko Ekonomia, Enplegua eta Formazioaren alorrean dagoen 31.000€ko partidari 50.000€ gehituko zaizkio Diruzaintza Gerakina erabiliz. Azpeitiko Udalak Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteari 50.000€ko dirulaguntza zuzena emango dio. Horretarako, tokiko kontsumoa sustatzeko kanpainaren oinarriak landu dira, zehaztapen guztiak jasoz. Azpeitiko Udalak 50.000€ bideratuko dizkio Elkarteari eta hauek izango dira bonoen kudeaketaz arduratuko direnak. ( Salmenta eta dendariei ematea Udalak salmenta bakoitzekiko egingo dion diru aportazioa.)

Asmoa da 50 €ko bonoak ateratzea- gero zenbateko txikiagoetan banatuak egon daitezkeenak- .Herritarrak bono horietako bakoitzarengatik 35€ordainduko lituzke eta Udalak beste 15€ jarri. Guztira 3.000 bono ateratzea da nahia eta bakoitzeko 15 €ko ekarpena egingo du Udalak 45.000€ diru aportazioa egitea bonoei dagokionez eta beste 5.000€ komunikazio kanpainara bideratzea.

Komunikazio kanpaina: Kanpaina hau aprobetxatuz, herriko bizimodua dinamizatzeko ekimen ezberdinak martxan jartzea aurreikusten da. Kalean zehar ikuskizunak jarriz, dendarien produktuak establezimenduetatik kanpo saltzeko aukera aztertuz eta nolabait herria bizirik dagoenaren erakusle izan daitezkeen ekimen ezberdinak sustatuko dira.

50.000€ko inbertsioarekin 150.000€ko gastua ahalbidetuko da.

Ze establezimendutan erabili ahal izango dira bonoak?* oinarriak jasotzen dituzte zehaztapen guztiak*

Alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz istera behartuak izan diren lekuetan erabili ahal izango dira. Eta nahiz eta bono hauek BERTANen bidez kudeatu, kanpainan parte hartu dezakete txikizkako komertzio eta establezimendu guztiek (BERTAN Elkarteko kide izan edo ez )

Maiatzaren 25etik, bonoak salgai.