wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak Donejakue kaleko 7. zenbakian, apaiz etxean, egitekoak den lau etxebizitza tasatuen obrak lehiaketa publikora atera berri ditu.

691.796,53€ko aurrekontuarekin (BEZ barne) atera du lizitazioa lehiaketara eta adjudikatzaileak 18 hilabeteko epea izango du etxebizitzak eraikitzeko, kontratua sinatzen duen momentutik.

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 1ean bukatuko da.

COVID-19a dela-eta epe administratiboak etenda izan dira, baina udalak lanean jarraitu du: “Alarma egoeraren ondorioz, epe administratiboak etenda daude, baina udala lanean aritu da, eta aukera dagoenean orain kontratazio hau bezala, beste prozesuak ere abian jarriko ditugu”, adierazi du Josu Labaka zinegotziak.

Bide horretan, Esklabak-Iturzulo eremuko lehen faseko babestutako etxebizitzen obrak hasi ziren eta martxa onean doaz aurrera. Bigarren faseko zozketa, berriz, atzeratu beharra izan da: “Alarma egoeraren ondorioz alegazio epea etenda dago oraindik, eta alegazio epea bukatzea ezinbestekoa da zozketa egin ahal izateko. Hala ere, zozketa ahalik eta azkarren egiteko aukerak aztertzen ari gara”, gaineratu du.

 

Etxebizitza publikoen eskaintza

Azpeitiko Udalak herritarren etxebizitza premiari erantzuteko, beharraren inguruko azterketak egin ostean, etxebizitza publikoak eraikitzeko konpromisoa hartu zuen. Hala, 2019ko udaberrian Esklabak-Iturzulo lehen faseko etxebizitzak eta Donejakue kaleko eta Bustinzuriko errebaleko babestutako etxebizitzak esleitzeko zozketa egin zuen: “Herritarren premiei erantzutea da gure helburua, eta etxebizitza publikoen eskaintzak eskaera bati erantuzna ematen dio”, zehaztu du.

Iazko urtea bukatzerako Esklabak-Iturzulo eremuko lehen faseko obrak hasi eta bigarren faseko etxebizitzen zozketa jarri zuen abian.

Orain Donejakue kaleko etxebizitzak eraikitzeko obren lehiaketa abiatu da, eta epe motzean Bustinzuriko Errebaleko etxebizitzak eraikitzeko lehiaketa ere jarriko da abian.