wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur eta bihar egingo da bi hilean behingo Janari Bankuaren bidez oinarrizko elikagaien banaketa. Pasa den hilean banaketa gehigarria egin zen COVID-19aren ondorioz ezarritako alarma egoerak sortutako beharrai erantzuteko asmoz, eta oraingoa ohiko banaketa izango da. Azpeitiko Udalak oinarrizko elikagaiak erosiz Janari bankura ekarpena egin du, "familia guztiei oinarrizko elikagaiak bermatzeko". 

Janari Bankuko boluntarioak eta brigada gaur eta bihar oinarrizko elikagaiak banatzen arituko dira Janari Bankuan. Ohiko bi hilean behingo banaketa egingo dute bi egun hauetan. 

COVID-19ak herritarrengan eta, batez ere, familia zaurgarrienen artean eragindako kalte ekonomikoak aintzat hartuta, udalak Janari Bankuarekin elkarlanean, apirilean, banaketa gehigarria egitea adostu zuen eta 90 familiak jaso zituzten elikagaiak. 

Banaketa gehigarri horren ondorioz, ez zegoen oraingo banaketarako behar beste elikagai, eta Udalak elikagaien erosketa egin du. Hala, 100 kilo arroz, 300 kilo makarroi, 500 kilo gaileta, 3.000 litro esne eta 200 litro olio erosi ditu. Guztira, 3.317 euroko ekarpena egin dio Janari Bankuari. 

Janari Bankuak bi hilean behin banatzen ditu, herriko boluntario talde baten bidez, oinarrizko elikagaiak, eta martxoan egin zen aurreko ohiko banaketa. Oraingo banaketan, 300 familiak jasoko dituzte oinarrizko elikagaiak. 

 

Oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza

Oinarrizko elikadura premiez gain, herriko familien oinarizko beharrak arintzeko udal laguntzen deialdia ireki du udalak. Hala, 2020ko ekitaldiko deialdia egokitu egin du alarma egoerak behar berriak sortu dituelako herritarren artean. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan dirulaguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik.

Alokairua ordaintzea; elikagaiak erostea; osasun eta farmazia produktuak eskuratzea; ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea laguntzen dira besteak beste, laguntza horien bidez.

Laguntza eta zerbitzuen informazioa 943- 15 71 92 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi jaso dezakete herritarrek.