wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Covid-19aren bisurasen hedapena murrizteko neurriak zorroztu ditu Udalak
Gaur goizean, lehen orduan, bildu dira Udal Gobernuko kideak atzo Eusko Jaurlaritzak egoera epidemiologiko larria duten 5.000 biztanletik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietan aplikatu beharreko neurriak aztertu eta Covid-19aren hedapena
Antzerki Topaketetako sarrerak, salgai
Urriak 29, osteguna Urriak 30, ostirala   Urriak 31, larunbata   Azaroak 1, igandea Azaroak 5, osteguna   Azaroak 6, ostirala Azaroak 7, larunbata
Etorkizuneko erronkak definitzeko 'Azpeitia 2030 plan estrategikoa' osatzeko prozesua abiatu du
Azpeitiko Udalak eguneroko kudeaketari erantzutearekin bat, begirada epe luzeagora jarri eta 2030ean nolako herria izatea helburu duen definitzea du helburu. Horretarako “Azpeitia 2030’ Plan estrategikoa osatzeko prozesua aurkeztu du. Plan horren

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Koronabirusak sortutako ezohiko egoera dela-eta, osasun krisi hau, krisi sozial eta ekonomikoa ere bihurtu da. Testuinguru horretan, hainbat familiaren egoera ekonomikoa kaltetua izan da. Horregatik udalak 80.000 euroko dirulaguntza lerroa jarri du, gaixotasunaren alarma egoeraren ondorioz diru-sarrerak murriztu zaizkien familiei apirilean eta maiatzean alokairua zein mailegua ordaintzen laguntzeko.

Dirulaguntzaren onuraduna

• Diru-sarreren murrizketa: apirilean eta maiatzean familiako diru-sarrerak murriztu izana. Hori bermatzeko, kontratupeko langileen kasuan, langabezian edo ERTEan gelditu izana egiaztatu beharko da. Autonomoen kasuan, diru-sarreretan edo salmentetan %40 edo gehiagoko beherakada jasan duela egiaztatu beharko dute.

• Alokairua edo mailegua ordaintzera bideratutako batez bestekoa: eskatuko da ordaindu beharreko alokairua edo mailegua diru-sarreren baturaren %30 baino gehiago izatea.

• Diru-sarrera gordinak: Hilabete bakoitzeko diru-sarrera gordinak ezingo dute izan 1.500 euro baino gehiagokoak pertsona bakarraren kasuan; eta 2.500 euro baino gehiagokoak, pertsona bat baino gehiago bizi diren familia unitateetan. Gehiengo kopuru horiek kontuan izanda, diru-sarreren arabera ebatziko da alokairu edo maileguaren zer batez besteko lagunduko den, beti ere, gehienezko laguntza kopurua 250 euro izanda.

 

Eskaerak egiteko epea: Ekainak 15

 

Dokumentazioa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information