wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Koronabirusak sortutako ezohiko egoera dela-eta, osasun krisi hau, krisi sozial eta ekonomikoa ere bihurtu da. Testuinguru horretan, hainbat familiaren egoera ekonomikoa kaltetua izan da. Horregatik udalak 80.000 euroko dirulaguntza lerroa jarri du, gaixotasunaren alarma egoeraren ondorioz diru-sarrerak murriztu zaizkien familiei apirilean eta maiatzean alokairua zein mailegua ordaintzen laguntzeko.

Dirulaguntzaren onuraduna

• Diru-sarreren murrizketa: apirilean eta maiatzean familiako diru-sarrerak murriztu izana. Hori bermatzeko, kontratupeko langileen kasuan, langabezian edo ERTEan gelditu izana egiaztatu beharko da. Autonomoen kasuan, diru-sarreretan edo salmentetan %40 edo gehiagoko beherakada jasan duela egiaztatu beharko dute.

• Alokairua edo mailegua ordaintzera bideratutako batez bestekoa: eskatuko da ordaindu beharreko alokairua edo mailegua diru-sarreren baturaren %30 baino gehiago izatea.

• Diru-sarrera gordinak: Hilabete bakoitzeko diru-sarrera gordinak ezingo dute izan 1.500 euro baino gehiagokoak pertsona bakarraren kasuan; eta 2.500 euro baino gehiagokoak, pertsona bat baino gehiago bizi diren familia unitateetan. Gehiengo kopuru horiek kontuan izanda, diru-sarreren arabera ebatziko da alokairu edo maileguaren zer batez besteko lagunduko den, beti ere, gehienezko laguntza kopurua 250 euro izanda.

 

Eskaerak egiteko epea: Ekainak 15

 

Dokumentazioa