Ostiralean, goizeko 9:00etan ez ohiko plenoa izango da Azpeitian. Bi puntu izango dira hizketagai:
1.-Udal zergen ordainketa 2020ko irailaren 15era arte atzeratzea.
2.-2 zenbakidun kreditu aldakeaten berri ematea
“Bizi dugun egoera berezia kontuan izanda, herritarrei ordainketetan ere erraztasunak eman nahi dizkiogu; malgutasuneaz jokatu nahi dugu arlo horretan ere. Horregatik, ostiralerako ez ohiko plenoa deitu dugu, eta, bertan, udal zergen ordainketak irailera atzeratzea proposatuko dugu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Irailaren 15era atzeratzeko aukera jarri dute mahai gainean. Bide beretik, eremu horretan hartu beharreko neurri gehiago aztertzeko konpromisoa ere erakutsi du, egoera berezi honen iraupena zein den jakitean.
Horrekin batera, astelehenean urgentziaz familiaren zaintzarako eta merkatari txikiek alarma egoera dela eta izandako galerak arintzeko abian jarritako 600.000 dirulaguntzarako egindako kreditu aldaketaren berri ere emango da.
Plenoan ere prebentzio neurriak hartuko dira, eta legeak exijitzen duen gutxieneko parte hartzea izango da. Hala, 17 zinegotziak partu hartu beharrean, zazpi izango dira ostiralean; EHBilduko lau zinegotzi eta EAJko hiru.
Pleno deialdia