wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta".  Read more...
  • San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina adostasunez hartu dute erabakia, eta aho batez esan dute une honetan “lehentasuna” duela herritarren osasunak, ezinezkoa delako baldintza hauetan saninazioak ospatzea. Read more...
  • Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Read more...
Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat.
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina
Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Azpeitiko

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Ostiralean, goizeko 9:00etan ez ohiko plenoa izango da Azpeitian. Bi puntu izango dira hizketagai:

1.-Udal zergen ordainketa 2020ko irailaren 15era arte atzeratzea.

2.-2 zenbakidun kreditu aldakeaten berri ematea

“Bizi dugun egoera berezia kontuan izanda, herritarrei ordainketetan ere erraztasunak eman nahi dizkiogu; malgutasuneaz jokatu nahi dugu arlo horretan ere. Horregatik, ostiralerako ez ohiko plenoa deitu dugu, eta, bertan, udal zergen ordainketak irailera atzeratzea proposatuko dugu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Irailaren 15era atzeratzeko aukera jarri dute mahai gainean. Bide beretik, eremu horretan hartu beharreko neurri gehiago aztertzeko konpromisoa ere erakutsi du, egoera berezi honen iraupena zein den jakitean.

Horrekin batera, astelehenean urgentziaz familiaren zaintzarako eta merkatari txikiek alarma egoera dela eta izandako galerak arintzeko abian jarritako 600.000 dirulaguntzarako egindako kreditu aldaketaren berri ere emango da.

Plenoan ere prebentzio neurriak hartuko dira, eta legeak exijitzen duen gutxieneko parte hartzea izango da. Hala, 17 zinegotziak partu hartu beharrean, zazpi izango dira ostiralean; EHBilduko lau zinegotzi eta EAJko hiru.

Pleno deialdia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information