wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren astean, hilaren 21ean, egingo da otsaileko Plazatarrak. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara eta 'Sortuz gozatu' izeneko ekintza egingo dute, herriko plazan elkartuta.

HH 5etik LH 6ra bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta ezinbestekoa izango da izena ematen duten lau haurreko, gutxienez, guraso arduradun batek izena eman eta ekintzan parte hartzea.

Izen-emate epea otsailaren 19ra arte izango da herriko bi Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan; bulegoan bertan zein telefonoz (943 15 71 60) edo mezu elektronikoa bidaliz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)eman daiteke izena.