wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak 16 urtetik gorakoentzako ikasteko gela egokitu du Sindikatuko lehen solairuan. Gela astelehenetik igandera, eguneo 8:00etatik 22:00etara izango da zabalik. "Herritarren Liburutegia baino ordutegi zabalagoa duen ikasgela baten beharra azaldu izan digute. Eskaera horri erantzunez, proba gisa, Sindikatu Zaharreko lehen solairuko gela egokitu dugu", adierazi du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 17tik aurrera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00ak bitartean irekita izango du Azpeitiak. Sindikatu Zaharreko lehen solairuan 30 bat lagun ingururentzako ikasteko lekua egokitu du Udalak. Hala, hainbat herritarrek eginiko eskaerei erantzun nahi izan die Udalak: "Liburutegira jende asko joan ohi da ikastera, beteta izaten da askotan. Horretaz gain, asteburu osoan irekita izango den leku baten beharra azaldu izan digute Denon Artean prozesuaren bidez. Hori dela eta, proba gisa, Sindikatuko gela bat egokitzea erabaki genuen", azaldu du Goenagak.

Goenagak azaldu bezala, proba izango da ordutegi eta azpiegitura egokiak diren ikusteko: "Herritarren behar batetik abiatutako proiektua da, erabilera ikusi eta joango gara egin beharreko aldaketak egiten".