wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Read more...
  • Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Read more...
  • Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du. Read more...
Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Uda
Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete
Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Uztailaren hasieran eman
Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Irailean ekin zitzaion Enparan Dorretxearen ingurua oinezkotzeari, eta hainbat hilabetetako lanaren ostean, obrak bukatu eta ingurua oinezkotu da. Oinezkoen 

Azpeitiko Udala Enparan Dorretxe aurrea egokitzeko obrak bukatu berri ditu, eta eremu hori oinezkotzeko pausoa eman du. Obraren helburua Enparan-dorretxe aurrea oinezkotu eta Zelai Luzerekin bat egitea izan da. Horretarako lurra altxatu eta adokinatu egin da, Alde Zaharreko lurzoruaren itxura emanez: "Oinezko ugari ibiltzen diren gunea da; haur asko ibiltzen da ingururu horretan, baina aldi berean, Alde Zaharrerako sarrera ere bada. Oreka mantenduz, oinezkoek lehentasuna izango duten gune bat sortu nahi izan dugu. Horretarako, Zelai Luzeko pasaoarekin bat egin dugu", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Dorretxe aurrea eta zubiarekin batera, hainbat herritarren eskariri erantzunez dorretxearen eta Urola ibaiaren arteko pasabidea ere konpondu da eta argiztapena ere hobetu da punturen batean: "Herritarrek hainbat eskari genituen inguru horretan eta horiek ere aintzat hartu dira, ingurua hobetzen laguntzen zutela iritzita. Hala, ibai ondoko pasabidea konpondu eta irisgarri egin dugu, espaloioa zabalduz. Hala, Enparan atzetik Julian Elorza hiribidera arteko harriak kendu eta gorde egin ditugu, eta hiribideko lurzoruko baldosa berdinak jarri. Horretaz gain, argi puntu bat gehiago ere jarri dugu, herritarren eskariz argiztapena hobetzeko", gaineratu du. 

Lehiaketa publikoa irabazi ondoren, Asfalados y construcciones Morga enpresak egino ditu obrak eta 183.543,76 euroko aurrekontua izan dute. 

 

Ingurua argazkitan

ENPARAN4

enparan3

enparan2

enparan1

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information